234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Ablitasko Udaleko alkateak, azaroaren 5eko 2025-348 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Bete beharrez xedaturik dagoena zerbitzu anitzetako enplegatuaren (atezaina) plaza bat, D mailakoa eta plantilla organikoan 34 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian (deialdia argitaratu zen 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean).

Eta izangaiak deialdiaren 9. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezturik,

EBATZI DUT:

Lehena.–María Isabel Soto Zueco zerbitzu anitzetako enplegatu (atezaina) izendatzea, Ablitasko Udalaren plantilla organikoan 34 zenbakia duen plazan, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoan, Ablitasko Udalaren kultur etxeko zerbitzu anitzetako enplegatu gisa (atezaina) jardun dezan.

Bigarrena.–Agintzea izendapena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ablitasen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2514599