234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, 15. sektoreko APR 06 eremuko plan partzialean. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 15. sektoreko APR 06 eremuko plan partzialaren aldaketa, NASUVINSAk sustatua.

Agintzen da behin betiko onetsitako araua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514735