Iragarkia
234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Ordenantza, arautzen duena nola eman prestazio ekonomikoak ikastetxeetan jateko. Behin betiko onespena
Aipatutako Ordenantzaren hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean. Hortaz, behin betiko onetsi, eta testu osoa argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Atarrabian, 2025eko urriaren 23an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA NOLA EMAN PRESTAZIO EKONOMIKOAK ATARRABIAKO IKASTETXEETAN JATEKO
Atarrabiako ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak dira prestazio izendunak, ikasle onuradun bakoitzarentzat, eta izaera ekonomikoa dute. Laguntza subsidiarioak dira Nafarroako Gobernuaren prestazio ekonomikoekiko, hots, ikastetxeetan jateko Gobernuak ematen dituen prestazio ekonomikoekiko.
"Familientzako prestazio ekonomikoen" multzoaren barnean sartzen dira. Horregatik, onuradunek bete beharko dituzte prestazio horietarako ezarrita dauden baldintza profesional eta sozioekonomikoak.
1.–Helburuak.
1. Bermatzea egunean otordu oso eta orekatu baten gutxieneko dietetikoa dutela arazo ekonomikoak eta/edo soziosanitarioak dituzten familietako adingabeek.
2. Lan arloan moldatzeko bidea ematea gizarteratzen ari diren pertsonei, ordutegi bateraezinak dituztenean beren lanbidearen eta seme-alaben edo beren kargurako adindabeen ezinbesteko zaintzaren artean, eta zaintza eskaintzea, horretarako aukera ematen baitu jantokiak, besteak beste.
3. Martxan jartzea prebentziorako eta adingabeak babesteko baliabide bat, baldin horien familietan gabeziarik badago gurasoei dagokienez, betiera esku-hartze planean komenigarritzat jotzen bada eskola-jantokira joatea.
2.–Berariazko baldintzak.
Prestazio ekonomikoak –eskola-jantokia– jasotzen dituzten familiek (gurasoak, tutoreak eta adingabeak), helburu orokorretarako batean sarturik egoteaz gain, bete beharko dute honako beharkizun hauetako bat:
1. Atarrabian egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea, aita, ama, izatezko bikotekidea edo adingabearen tutoreak, baldin adingabearekin bizi badira), eskaera egiten den unean eta laguntza jaso bitartean.
Oinarrizko gizarte-zerbitzuek udal erroldaren bidez egiaztatuko dute eskatzaile eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.
2. Administrazioaren beste esparru batzuetan eskatu izana gauza bererako laguntza edo baliabideak.
3. Beren kargura izatea 2025-2026 ikasturtean eskolatutako adingabeak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan, Atarrabian, edo ikaslea izatea Atarrabian ez dauden hezkuntza bereziko ereduetan.
4. Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiei dagokienez, apalagoak izatea deialdi honetako erreferentzia-taula ekonomikoetan ezarritakoak baino, bizikidetzako familia-unitatearen arabera eta sarrerak kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.
5. Egunean izatea Atarrabiako Udalarekiko zerga-betebeharrak.
6. Ezarritako epeetan aurkeztea deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa. Salbuespeneko kasuak ere jasoko dira, hau da, egoera horiek non, salbuespenez, komeni den adingabea jantokira joatea, adingabearen prebentzio- eta babes-baliabide gisa, eta/edo egoera horiek non tratamendu berezia behar den, nahiz eta kasu horiek orokortzea zaila izan.
3.–Prestazio ekonomikoaren estaldura eta prozedura.
Honela balioesten da prestazio ekonomikoa: familiek eguneko otordu bakoitzeko duten benetako gehieneko kostua.
Beste prestazio ekonomiko batzuekin bateragarriak diren edo ez: Urtero, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuak ebazpen bat ematen du, non onesten baitira ikasle garraiatuei eta behartsuei aplikatu beharreko tarifak eta kuotak. Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren bekak jasotzen dituzten familiei Gizarte Zerbitzuak finantzatuko dien gehieneko kostua honako hau izanen da: kontzeptu honengatik laguntzak jaso ditzaketen familiek beren gain hartu behar duten gehieneko kuota, Nafarroako Gobernuak ezarria.
Banakako kopurua gehienez, eta kopuru hori zehazteko irizpideak: Jaso beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa honen arabera zehaztuko da: eskaera egiten duen familia-unitatearen diru-sarreren mugak, ezarrita daudenak deialdi honen 3.A apartatuaren 3. zenbakian.
Honako tarte hauek ezartzen dira dirulaguntzak emateko, familia-unitate eskatzailearen diru-sarreren mugen arabera:
1. tartea: Gehieneko kuotaren %100.
2. tartea: Gehieneko kuotaren %80.
3. tartea: Gehieneko kuotaren %60.
4. tartea: Gehieneko kuotaren %40.
A) Familiaren errenta eta dagokion beka kalkulatzeko prozedura.
1. Zenbatuko dira elkarrekin bizi den familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak. Prestazio hau balioesteko, bizikidetza-unitatetzat hartuko dira helbide berean bizi diren bizikide guztiak, odol-ahaidetasuna dutenak, edo ezkontza-ahaidetasuna, edo antzeko harremana duten bikoteak, bigarren maila arte, beka jasoko duen adingabeari dagokionez.
Oro har, eman beharreko dirulaguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko da familia-unitateko kide guztien aurreko ekitaldiko errenta-aitorpena. Honako hauen batura hartuko da kontuan: errenta-aitorpeneko zerga-oinarriaren (507 laukitxoa) zati orokorra, eta kapital higigarriaren (8810 laukitxoa) eta salbuetsitako errenten (529 laukitxoa) etekinen ondoriozko saldo positiboa.
Lan-egoera desegonkorra bada, edo familiaren diru-sarrerak bat-batean murrizten badira (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, lana galtzea, banantzea –epai bidez frogatua–, etab.), kontuan hartuko da eskaera egin aurreko hiru hilabeteetako egoera ekonomikoa. Kasu horretan:
a) Azken hiru nominen batezbestekoa eginen da, eta sartuko da dagokion aparteko paga, halakorik bada, baita familia-nukleoak jasotako beste prestazio edo pentsio batzuk.
b) Baldin eskatzaileek diru-sarrerak badituzte norberaren konturako lanengatik, banakako enpresari izateagatik edo, bestela, sozietate zibil irregularretan bildutako enpresariak izateagatik, urtebetetik beherako lan-egonkortasuna izanik, halakoetan, eskatuko dira diru-sarreren eta gastuen balantzea eta BEZaren azken aitorpena.
2. Hilabeteko diru-sarreren batezbestekotik (urteko diru-sarrerak 12 hilekotan zatiturik, edo azken 3 hilabeteetako diru-sarrerak aurkeztuz gero, hiruhilekoko hilabeteko batezbestekoa), kenduko dira B apartatuko kontzeptuak.
3. Behin familiaren diru-sarrera gordinak balioetsirik, eta egoki den kenkaria aplikatu ondoren, ondoriozko familia-errentaren adierazlea kontrastatu beharko da erreferentziazko taula ekonomikoarekin. (Oinarri hauetako C APARTATUA).
Oro har, familiaren diru-sarrerak kalkulatzeko, eragiketa hau erabiliko da, aipatutako baldintzak beterik:
(Urteko diru-sarrerak /12) - kenkariak = Dagokion laguntza-tartea
Halaber, kontuan hartuko dira tratamendu berezia behar duten kasuak, faktore soziosanitario larriekin zuzenean lotuak, zeinak orokortzeko zailak diren, salbuespen izateagatik.
B) Familia errentaren hilabeteko kalkuluan kengarriak diren kontzeptuak.
Lortutako diru-sarrera horiez gain, kontuan hartuko dira familia-unitateari eragiten dioten beste inguruabar batzuk, erraztasunak eman daitezen prestazioak eskuratu ditzaten zaurgarritasun sozialaren egoeran dauden familiek. Honako inguruabar hauek frogatu beharko dira, kontuan har daitezen:
A) Familia ugariek 250 euroko murrizketa izanen dute diru-sarreren hileko zenbaketan. Aurkeztu beharko da familia ugariaren txartelaren fotokopia.
B) Genero-indarkeriaren biktima direla frogatzen dutenek 200 euroko kenkaria izanen dute diru-sarreren hileko zenbaketan.
C) Guraso bakarreko familiak, hala direla frogatzen badute: 250 euro kenduko dira. Beharrezkoa izanen da Nafarroako Gobernuko Familia Zuzendaritzak emandako frogagiria.
D) Desgaitasuna eta mendekotasuna: Baldin familia-unitateko kideek mendekotasun maila bat aitortua badute, %33kotik gorakoa, edo ezintasun iraunkorra, 200 euro kenduko dira, galarazi gabe gurasobakartasunagatik aplikatu beharreko kenkaria, egoki bada.
C) Erreferentziako taula ekonomikoa.
Kalkulu ekonomikoa egiteko, erreferentziatzat hartuko da "2025eko zaurgarritasun ekonomikoaren balorazioa", Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak egina, edo hura ordezten duena.
Gizarte bazterketa larriko egoerari 1. TARTEA dagokio.
Gizarte bazterketa ertaineko egoerari 2. TARTEA dagokio. Gizarte bazterketa arineko egoerari 3. TARTEA dagokio. Gizarte bazterketako arrisku-egoerari 4. TARTEA dagokio.
D) Balioestea zaintza eta jagoletza partekatuko egoerak.
Baldin adingabearen gurasoak edo antzeko erlazioa dutenak bananduta edo dibortziaturik badaude, eta zaintza eta jagoletza araubidea partekatua bada, honako prozedura hau ezarriko da:
Prestazioak eskuratzeko beharkizunak gainerako eskaeren berberak izanen dira. Salbuespenez, baloratzen ahal da jantokirako beka ematea Atarrabian erroldaturik ez dauden adingabeei, baldin Atarrabiako ikastetxeetara joaten badira, betiere zaintza eta jagoletza partekatuaren titularretako bat Atarrabian erroldatua badago. Kasu horretan, ezin dira aldi berean jaso bi udal beka kontzeptu berberarengatik.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da zaintza eta jagoletza duten familia-unitateei dagokienez, eta, horretaz gain, egoki den epaia edo hitzarmen arauemailea, non argi adieraziko baita zaintza partekatua dela, eta, orobat, nor diren jagoletza horren titularrak.
Dirulaguntza kalkulatzeko, bereiz balioetsiko dira aitaren eta amaren familia-unitateak. Honako hau izanen da zenbatekoa, eskaera eskatu duten gurasoen familia-unitate bakoitzerako, betiere, betetzen badituzte onuradun izateko beharkizunak: dirulaguntzetan dagokien tartearen laguntzaren erdia. Inola ere ezin da gainditu deialdi honetan jasotako dirulaguntzen gehienekoa.
Baldin familia-laguntza emateko irizpideak gurasoetako bakar batek betetzen baditu (errolda, diru-sarreren baremoa, etab.), honako zenbateko hau lagunduko da diruz: dirulaguntzetan hari dagokion tartearen laguntzaren erdia.
4.–Eskabidea egiteko prozedura, epea eta tokia.
Familia interesdunek laguntza ekonomikoak eskatu behar dituzte, lehentasunez, Atarrabiako edo Ezkabarteko udalen administrazio elektronikoaren bidez, erroldatzearen arabera egoki dena. Orobat, aurrez aurre ere aurkeztu daitezke, egoki den udalaren herritarren arretarako bulegoan. Bietan ere, deialdian ezarritako epe barnean.
Irailean epe berezi bat irekiko da, soilik udan Atarrabiara iritsi berri diren familientzat. Daten berri emanen da Udalaren web-orrian.
Betiere, familia beharturik dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari komunikatzera bere egoera sozioekonomikoan gertatzen diren aldaketa guztiak, eta, hala, behar izanez gero, laguntzaren zenbatekoa aldatu eginen da.
Laguntza ekonomikoa behar bezainbestetan aldatzen ahal da, gizarte-langileak proposamen justifikatua eginda. Era berean, dirulaguntza eman daiteke gehienez ezarritako epea baino gutxiagorako.
Eskatzaileek gehienez hamar eguneko epean aurkeztu behar dute dokumentazioa, berehalakoan tramita dezan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.
5.–Eskaeren ebazpena eta laguntzen ordainketa.
Organo eskudunak eskaerak aztertuko ditu (hamabost eguneko epean aztertuko dituela kalkulatzen da), eta, gero, banan-banan ebatziko da eskaera bakoitzari dagokion tartea. Ikastetxeei informazio horren berri emanen zaie.
Ikastetxeei ordainduko zaizkie laguntzak, aurretik honako hauek justifikatzen badituzte: adingabeak eskola-jantokietara joan direla, zerbitzuaren eguneko kostua, eta Nafarroako Gobernuak helburu bererako emandako beka. Jantokiaren arduradunek adierazten duten kontu zenbakien bidez ordainduko da, bi epetan: otsailean eta ekainean.
Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko baldintza izanen da nahikoa kreditu eskuragarri izatea urte bakoitzean indarra duen aurrekontuan. Hala, aurreikusi da jarduketa hauetarako 22.000 euro erabiltzea gehienez.
Baldin urte bukaeran ez badira exekutatu Gizarte Zerbitzuen Alorreko beste batzuk, dagokion ekitaldikoak, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak erabil daitezke deialdi honetarako, baina horrek ez du esan nahi deialdi berri bat egin behar denik, baizik horren onuradun izanen direla eskaera egin dutenak, oinarri honen arabera eta dirulaguntzak eskatzeko epearen barnean.
Baldin eskaerek gainditzen badituzte urteko aurrekontuko baliabideak, eta ez badago nahikoa kontsignaziorik, aurreikusten da murrizketak eginen direla, errenta mailaren arabera eta/edo dirulaguntzaren ehunekoaren arabera, proportzionala izanen baita familia-unitateko kideen / jankideen kopuruarekiko.
6.–Dokumentazioa.
6.1. Familiek aurkeztu beharrekoak:
–Eskabidea, eredu ofizialean.
–Adingabearen arduraduna izanik eskaera egin duenaren NANaren, AIZaren (atzerritarraren identifikazio-zenbakia) edo pasaportearen fotokopia.
–Familia-liburua, edo familia-unitatean elkarrekin bizi diren kideen nortasuna frogatzeko agiriak.
–Bizikidetza ziurtagiria.
–Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak: (errenta-aitorpena, edo, halakorik ezean, azken 3 hilabeteetako diru-sarreren ziurtagiri ofizialak: nominak, prestazioen ebazpenak, autonomoen diru-sarrera eta gastuen balantzeak...).
–Hitzarmen arautzailea, banantze eta dibortzio kasuetan.
–Genero-indarkeriaren biktima izatearen frogagiria, edo, halakorik ezean, epaia, egoki denean.
–Familia ugariaren txartela, familia gurasobakarraren txartela, edo gurasobakartasun egoeran egotearen txartela, egoki dena.
–Desgaitasuna izatearen ziurtagiria, mendekotasuna izatearen ebazpena, edo ezintasun iraunkorra izatearen ebazpena, egoki dena.
–Beste agiri interesgarri batzuk, justifikatzen dutenak egoera soziosanitarioa eta/edo ekonomikoa, beharrezkoak direnak laguntza jasotzeko.
Eskabidea aurkezteak berekin dakar behar adinako baimena ematea Udalari, ofizioz egin ditzan behar diren egiaztapenak, egiazta ditzan dirulaguntza honen onuradun izateko betebeharrak, eta berekin dakar, orobat, baimena ematea Udalak ikastetxeetara bidal ditzan onuradunen zerrenda, baita prestazio honi dagokion ordainketa egiteko ere.
Prestazioa ukatzeko arrazoi izanen dira ez aurkeztea eskatutako dokumentazioa edo ez betetzea oinarri hauetan adierazitako betebehar espezifikoak.
6.2. Ikastetxeak Atarrabiako Udalari.
Ikastetxeek honako hauek aurkeztu beharko dizkio Atarrabiako Udalari:
–Otorduko eta eguneko kostuari buruzko frogagiria.
–Nafarroako Gobernuak zenbat egunetarako eman duen beka, eskola-jantokirako.
–Ikastetxeek behar bezala beteta bidaliko dute bertaratze orria, prestazio ekonomiko honen ikasle onuradunari dagokionez; aldez aurretik Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak bidaliko die ikastetxeei, ondotik azaltzen diren datetan, honako aldi hauei dagokienez:
LIKIDAZIOA | ALDIA | IKASTETXEAK AURKEZTEKO |
1. likidazioa | Iraila, urria, azaroa, abendua, urtarrila | Otsailaren 15a |
2. likidazioa | Otsaila, martxoa, apirila, maiatza eta ekaina. | Ekainaren 30a |
Ikasturtea bukatzean, ikastetxeek zerrenda bat aurkeztu beharko dute, non adieraziko baitira azkenean eskola-jantokia erabili ez duten ikasleak, eta itzuli beharko da ikasle horiei lotutako prestazio ekonomikoa; izan ere, prestazio ekonomiko besterenezina baita.
7.–Onuradunaren eta administrazio emailearen arteko harreman juridikoaren edukia, dirulaguntzaren ondoriozkoa.
A) Onuradunaren betebeharrak.
Hauek dira dirulaguntzaren onuradunen betebeharrak:
1. Onuradunen betebeharra da udal honi komunikatzea ez duela erabiltzen emandako dirulaguntza, osoki nahiz partez, eskola-jantokia ez erabiltzeagatik.
2. Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu edo lortu badira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik, edo partikularrengandik, estatukoetatik nahiz nazioartekoetatik, horren berri ematea Udalari.
3. Baldin dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzak deusetan aldatzen badira, eta, betiere, eskuratzen bada aldi berean hauekin bateraezina den beste dirulaguntzarik, deuseztatu edo aldatu eginen da kontzesioaren ebazpena.
–Ofizioz, Atarrabiako Udalak egiaztatuko du onuradunek egunean dituztela Udalarekiko betebeharrak.
B) Jasotako zenbatekoak itzultzea.
Honako kasu hauetan, hartutako zenbatekoa itzuli egin beharko da, eta ordaindu beharko da dirulaguntza ordaindu zenetik aurrerako berandutze interesa:
a) Dirulaguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura betetzen ez denean.
b) Dirulaguntza eskuratzen denean bete gabe horretarako eskatzen diren baldintzak, onuradunari dagozkion arrazoiengatik.
c) Jasotako dirua zertan erabili den frogatu beharra betetzen ez denean.
d) Zenbait dirulaguntza batera jasotzen direnean, salbu eta haien artean bateragarriak badira.
e) Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen direnean edo betetzen ez direnean.
f) Trabak jartzen zaienean ordenantza honetan aipatzen diren egiaztapen egintzei, eta betetzen ez denean horiei men egin beharra.
Dirulaguntza partzialki itzuli beharko da, baldin ekitaldian zehar aldatzen badira laguntza emateko arrazoi ziren baldintzak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari komunikatzen ez bazaio aldatu egin dela egoera sozioekonomikoa eta horrek berekin dakarrela jasotzen den laguntzaren zenbatekoa aldatzea.
Organo emaileak hartuko du dirulaguntza itzultzeari buruzko erabakia, aldez aurretik espedientea instruiturik, aplikatzekoa den legeria orokorrarekin bat.
Aurrekoa gorabehera, Udalak ofizioz kitatu ahal izanen ditu dirulaguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, dirulaguntza horiek konpentsatuta zor dituzten kopuruekin.
Ikuskatzean edo kontrolatzean, zantzuek erakusten badute jasotako dirulaguntza edo laguntza oker lortu edo gastatu dela, edo beste helburu baterako erabili dela, ikuskatu eta kontrolatzeaz arduratzen direnek erabakitzen ahal dute atxikitzea fakturak, horien pareko agiriak edo horien ordezkoak, eta zantzu horiek agertzen diren eragiketei buruzko beste agiri guztiak.
C) Arau-hausteak eta zehapenak.
Dirulaguntza eta laguntza publikoen alorrean, ondotik azaltzen diren jokaerak dira administrazioko arau-hausteak, baldin horietan gertatzen bada doloa, errua edo, besterik gabe, zabarkeria.
Dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboen erantzule izanen dira, egitez edo ez-egitez, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean arau-hauste gisa tipifikatutako kasuetan erortzen direnak (Dirulaguntzei buruzko Foru Legea), eta bereziki:
–Dirulaguntzen onuradunak, eta azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. artikuluaren 2. apartatuan eta 3. apartatuaren bigarren paragrafoan aipatutako pertsonak nahiz entitateetako kideak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), dirulaguntza zer jarduerak hartu duten, horiexek gauzatzeko hartutako konpromisoari dagokionez.
–Entitate laguntzaileek.
–Legezko ordezkaria, dirulaguntzen onuradunek jarduteko gaitasunik ez dutenean.
–Dirulaguntzaren xedearekin edo haren justifikazioarekin loturik dauden pertsonak edo entitateak, baldin eta laguntzeko betebeharra badute, eta beharturik badaude eskatzen zaizkien agiri guztiak ematera, horrela betez azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 46. artikulua(Dirulaguntzei buruzko Foru Legea).
Arau-hauste arintzat hartzen da ez betetzea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako betebeharrak (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), arau-hauste horiek ez direnean astunak edo oso astunak, eta ez direnean zehapena graduatzeko eragile. Bereziki, honako hauek izanen dira arau-hauste arinak:
a) Epez kanpo aurkeztea hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatzeko kontuak.
b) Aurkeztutako justifikazio kontuak ez-zuzenak edo osatugabeak izatea.
c) Betebehar formalak ez betetzea, baldin eta, artikulu honetako gainerako paragrafoetan berariaz aurreikusita egon ez arren, dirulaguntza ematearen ondorioz bere gain hartzen baditu, erregelamendu bidez ezarritako baldintzetan.
d) Kontabilitateko edo erregistroko betebeharrak ez betetzea, eta zehazki, honako hauek:
–Eragiketa bat edo gehiago ez-zuzenak izatea edo jaso gabe uztea kontabilitatean eta legez eskatzen diren erregistroetan.
–Honako hauek eraman edo gordetzeko betebeharra ez betetzea: kontabilitatea, legeek ezarritako erregistroak, horien euskarri gisa erabili beharreko informatika programak eta artxiboak, eta erabilitako kodifikazio sistemak.
–Jarduera eta ekitaldi ekonomiko berari buruzko era guztietako kontabilitateak eramatea, baldin horrek eragozten badu entitatearen benetako egoera jakitea.
–Kontuak erabiltzea izaeraz dagozkien esanahia ez den beste bat emanez, horrek oztopatzen badu diruz lagundutako jardueren errealitatea egiaztatzea.
e) Ez betetzea egiaztagiriak edo horien agiri baliokideak gordetzeko betebeharra.
f) Entitate laguntzaileek ez betetzea 38/2003 Legean ezarritako betebeharrak.
g) Finantza kontroleko jarduketen kontrako erresistentzia, oztopoa, aitzakia edo ezezkoa.
Inguruabar horiek badaudela iritziko zaio, baldin dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboen erantzuleak, berari horretarako jakinarazpena behar bezala egin ondoren, jarduketak egin baditu udal funtzionarioen jarduketak luzatzeko, oztopatzeko edo galarazteko, horiek finantza-kontroleko eginkizunak betetzean.
Besteak beste, honako jokaera hauek dira erresistentzia, oztopoa, aitzakia edo ezezkoa:
–Ez aurkeztea edo ez ematea agiriak, txostenak, aurrekariak, liburuak, erregistroak, fitxategiak, frogagiriak, kontabilitate-idazpenak, programa eta artxibo informatikoak, sistema eragileak eta kontrol-sistemak eta egiaztatu beharreko beste edozein datu.
–Errekerimenduren bati ez erantzutea.
–Arrazoi justifikaturik izan ezean, adierazitako lekuan eta denboran ez agertzea.
–Bidegabeki ukatu edo eragoztea sartzea edo egotea negozio-lokaletan eta gainerako establezimendu edo lekuetan, baldin eta haietan zantzuak badaude, beharrezkoak direnak behar bezala justifikatzeko onuradunak edo entitate laguntzaileak jasotako funtsak edo diruz lagundutako jardueraren errealitatea eta erregulartasuna.
–Finantza-kontrola egiten duten kontrolatzaileak derrigortzea.
h) Laguntza emateko betebeharra duten pertsonek edo entitateek betebehar hori ez betetzea, horrek berekin badakar ezin dela egiaztatu onuradunak edo entitate laguntzaileak emandako informazioa.
i) Europar Batasunak dirulaguntzei buruz emanak dituen arauetan arau-hauste arintzat jotako gainerako jokaerak.
Jokaera hauek arau-hauste astunak dira:
a) Organo emaileari edo entitate laguntzaileari ez komunikatzea lortu izana xede bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide batzuk, betebeharra baita horien berri ematea. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aipatzen dira, 14. artikuluaren 1. apartatuaren d) paragrafoan, dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera nahiz baliabide horiek.
b) Ezarritako baldintzak ez betetzea, nabarmen aldatuz dirulaguntza emateko arrazoi izan ziren helburuen funtsa.
c) Funts publikoak zertan erabili diren ez justifikatzea, behin hori egiteko ezarritako epea iragan eta gero.
d) Entitate laguntzailearen izaera eskuratzea, faltsutuz dirulaguntza arautzen duten oinarrietan eskatutako baldintzak, edo ezkutatuz entitate laguntzailea izatea eragotziko zuketen baldintzak.
e) Entitate laguntzaileek beren betebeharra ez betetzea, dirulaguntzak emateko erabakigarriak diren baldintzak edo betebeharrak benetan betetzea egiaztatzeari dagokionez, baldin horiek ez betetzeak sortzen badu dirulaguntza itzultzeko betebeharra.
f) Administrazioek, organismoek eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari informazioa emateko betebeharra duten gainerako entitateek informazioa ez ematea.
g) Europar Batasunaren dirulaguntzen arloko araudian arau-hauste astuntzat jotzen diren gainerako jokaerak.
Jokaera hauek arau-hauste oso astunak dira:
a) Dirulaguntza eskuratzea, faltsutuz hura emateko eskatutako baldintzak, edo ezkutatuz ematea baztertuko edo mugatuko zuketen baldintzak.
b) Dirulaguntza zertarako eman zen, bestelako helburuetarako erabiltzea jasotako zenbatekoak, osorik edo hein batean.
c) Aurka egitea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako kontrol-jarduketei, edo aitzakiak jartzea, oztopoak jartzea edo uko egitea.
d Entitate laguntzaileek onuradunei ez ematea hartutako funtsak, hala ezarri denean, jarraikiz dirulaguntzaren oinarri arautzaileetan jasotako irizpideei.
e Europar Batasunak dirulaguntzei buruz emanak dituen arauetan arau-hauste oso astuntzat jotako gainerako portaerak.
Zehapenak.
Arau-hauste arinen zehapenak:
a) Arau-hauste arin bakoitza 75 eurotik 900 eurora bitarteko isunarekin zehatuko da, salbu hurrengo apartatuan xedatutakoaren kasuan.
b) Honako arau-hauste hauek, kasuaren arabera, zehatuko dira 150 eurotik 6.000 eurora bitarteko isunarekin:
–Eragiketa bat edo gehiago ez-zuzenak izatea edo jaso gabe uztea kontabilitatean eta legez eskatzen diren erregistroetan.
–Ez betetzea kontabilitatea eta legez ezarritako erregistroak eramateko betebeharra.
–Zenbait kontabilitate eramatea jarduera berari buruz, galaraziz entitatearen benetako egoera jakitea.
–Kontuak erabiltzea izaeraz dagozkien esanahia ez den beste bat emanez, horrek oztopatzen badu diruz lagundutako jardueren errealitatea egiaztatzea.
–Kontrol-organoek eskatutako frogak eta agiriak ez ematea edo horiek aurkezteari bidegabeki uko egitea.
–Entitate laguntzaileek ez betetzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 15. artikuluan ezarritako betebeharrak.
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 46. artikuluak aipatzen dituen laguntzeko betebeharrari eta dokumentazioa ematekoari loturik dauden pertsonek edo entitateek ez betetzea betebehar horiek, baldin horrek berekin badakar onuradunak edo entitate laguntzaileak ezin egiaztatzea emandako informazioa egiaztatzea.
Arau-hauste astunen zehapenak:
Arau-hauste astunak zehatuko dira kasuan kasuko zenbatekoa halako bi den diruzko isun proportzional batekin, alegia, bidegabeki eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den zenbatekoa halako bi, edo, entitate laguntzaileen kasuan, bidegabeki aplikatu edo justifikatu diren funtsak halako bi.
Arau-hauste astunari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoa denean handiagoa emandako dirulaguntzaren edo entitate laguntzaileek jasotako zenbatekoen ehuneko 50 baino, eta 30.000 eurotik gorakoa denean, eta aldi berean gertatzen denean azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 60. artikuluaren 1. apartatuaren b) eta c) paragrafoetan aurreikusitako inguruabarretako bat (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), honako zehapen hauek ezar dakizkieke, gainera, arau-hausleei, gainera:
a) Aukerarik ez izatea administrazioarengandik edo bestelako erakunde publikoengandik dirulaguntzak, laguntza publikoak eta abalak hartzeko, hiru urteko epean gehienez.
b) Debekua izatea, gehienez ere hiru urteko epean, kontratuak egiteko administrazioarekin edo beste erakunde publiko batzuekin.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean araututako dirulaguntzei dagokienez, aukerarik ez izatea entitate laguntzaile gisa jarduteko, gehienez ere hiru urteko epean.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 20.3 paragrafoan jasotako administrazioek, organismoek edo erakundeek ez badute betetzen informazioa emateko betebeharra, 3.000 euroko isuna jarriko zaie, ohartarazpena egin ondoren. Isuna hilero errepika daiteke, betebeharra bete arte.
Arau-hauste oso astunen zehapenak:
Arau-hauste oso astunak zehatuko dira kasuan kasuko zenbatekoa halako bitik hirura bitarte doan diruzko isun proportzional batekin, alegia, bidegabeki eskuratu edo aplikatu den edo justifikatu ez den zenbatekoa halako bitik hirura bitarte, edo, entitate laguntzaileen kasuan, behar ez bezala aplikatu edo justifikatu diren funtsak halako bitik hirura bitarte.
Hala ere, ez dira zehatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 58. artikuluaren b) eta d) letretan jasotako arau-hausteak, baldin eta arau-hausleek zenbatekoak eta dagozkien berandutze-interesak itzuli badituzte aldez aurretik, errekerimendurik egin gabe.
Arau-hauste oso astunari dagokion kalte ekonomikoaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa denean, eta aldi berean gertatzen denean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 60. artikuluaren 1. apartatuaren b) eta c) paragrafoetan aurreikusitako inguruabarretako bat, arau-hausleei, gainera, honako zehapen hauek ezar dakizkieke:
a) Aukerarik ez izatea administrazioarengandik edo bestelako erakunde publikoengandik dirulaguntzak, laguntza publikoak eta abalak hartzeko, bost urteko epean gehienez.
b) Debekaturik izatea, bost urte arteko epean gehienez, kontratuak egitea administrazioarekin edo beste erakunde publiko batzuekin.
c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean araututako dirulaguntzei dagokienez, entitate laguntzaile gisa jarduteko aukerarik ez izatea, gehienez ere bost urteko epean.
Zehapen horiek ezartzeko eskumena duen organoak erabaki dezake horiek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzea.
D) Dirulaguntzen gaineko araudia.
Deialdi hau agiri honetan bildutako oinarriei jarraikiz eginen da, eta bertan jasotzen ez den orotan, berriz, arau hauetan ezarritakoari lotuko zaio:
–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra. Lege orokor hori garatu zuen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak, zeinak onetsi baitzuen Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua.
–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea.
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea.
–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea eta, horren osagarri, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra.
E) Interesdunei jakinaraztea eta errekurtsoak.
Interesdunei jakinaraziko zaizkie haien eskubideak eta interesak ukitzen dituzten ebazpenak eta administrazio-egintzak, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluari eta hurrengoei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Oinarri hauek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka, aurkezten ahalko da, aukeran, errekurtso hauetako edozein:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, hautazkoa eta doakoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barnean, espresua bada, edo, foru lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz, kasuan kasuko eskaeraren presuntziozko ezespena gertatu dela ulertzen den egunetik aurrera.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenaren eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean. Epe hori zenbatuko da errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
8.–Atarrabiatik kanpo eskolatutako adingabeak, edo Olaibarrren bizi direnak.
Baldin Atarrabian edo Ezkabarten erroldatutako adingabe bat joaten bada udalerritik kanpoko ikastetxe batera, ez du eskubiderik izanen jasotzeko Atarrabiako Udalaren eskola-jantokirako prestazio ekonomikoa.
Orobat, Olaibarren erroldatutako ikasleek ez dute eskubiderik izanen jantokirako beka jasotzeko, Atarrabiako ikastetxeetara joan arren.
Nolanahi ere, bi kasuetan, egoera ekonomiko txarra frogatuz gero, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak erraztuko du familiak eskatzea Nafarroako Gobernuak (Hezkuntza Departamentua) eskola-jantokirako eskaintzen duen prestazio ekonomikoa.
Familia-unitateak aurkeztu beharko du bere egoera ekonomikoaren justifikazioa, deialdi honen 2B apartatuan adierazitakoaren arabera, eta, horretaz gain, frogatu beharko du erroldaturik dagoela Gizarte Zerbitzuen eskualde oinarrizkoan (Atarrabia, Ezkabarte eta Olaibar).
Behin egiaztaturik betetzen direla beharkizunak, frogagiri bat eginen da, eta familia-unitateak bere ikastetxean aurkeztu beharko du.
Frogagiri horiek eskatzeko epea urtebetez egonen da irekia.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eta Udalak ez dute erantzukizunik eskabide horren tramitazioaren gainean, ez eta ebazpenaren emaitzaren gainean ere.
9.–Datuen babesa.
Tratamenduaren arduraduna: Atarrabiako Udala.
–Xedea: eskola-jantokietarako laguntzak kudeatzea.
–Eskubideak: baduzu eskubidea datuak eskuratzeko, haiek zuzentzeko eta ezabatzeko, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horretarako, udal bulegoetara jo beharko duzu, edo dpd@villava.es posta-helbidera idatzi.
–Informazio gehigarria: informazio gehiago duzu gure web-orriko pribatutasun-politikaren atalean: Pribatutasun abisua - Atarrabiako Udala.
1. ERANSKINA.–ESKABIDEA: FAMILIENTZAKO LAGUNTZA - ESKOLA-JANTOKIA
KURTSOA:
AITAREN, AMAREN EDO TUTOREAREN SINADURA:
Izen-deiturak: | NANa: | |
Helbidea: | ||
Herria: | Telefonoa: | |
Honako hau eskatzen dut:
Laguntza ekonomikoa, behean adierazten diren adingabeek eskola-jantokira joan daitezen, ikastetxe honetan:
Ikastetxea | |||
La Presentación | Lorenzo Goicoa | ||
Atargi | Paz de Ziganda | ||
ONURADUNAK
Izen-deiturak | Hasi behar duen kurtsoa |
BESTE DATU BATZUK
Familiak badu familia ugariaren txartela | |
Familiak badu guraso bakarreko familiaren txartela | |
Familian bada kideren bat %33ko desgaitasun aitortua duena | |
Gurasoak bananduta edo dibortziatuta daude, eta jagoletza eta zaintza partekatua dute |
Hitza ematen dut eskatu zaidan dokumentazioa aurkeztuko dudala oinarrietan ezarritako epean.
Baimena ematen dut Atarrabiako Udalak ofizioz egiazta dezan 6.1 oinarrian adierazitakoa, bai eta 6.2 oinarrian adierazitako komunikazioa ere.
Atarrabian, .........................(e)ko .................................aren ..............(e)(a)n
Jakinaren gainean-sinatua
DOKUMENTAZIOA:
–Eskabidea.
–Aurkeztu behar da adingabearen arduraduna izanik eskaera egiten duen helduaren NANaren / pasaportearen edo lan-baimenaren / egoiliar-baimenaren fotokopia eta jatorrizkoa.
–Familia-liburua, edo familia-unitatean elkarrekin bizi diren kideen nortasuna frogatzeko agiriak, edo familia-ugariaren txartela.
–Familiaren diru-sarrera guztien frogagiriak: (nominak, errenta-aitorpena, pentsioak, lan-bizitza, prestazioak).
–Ekonomia-jardueren gaineko zergako alta, autonomoari dagokiona edo integratuta dagoen sozietateari dagokiona.
–Sozietateen gaineko zergaren aitorpena eta urteko kontuak, merkataritza-erregistroan gordailutu direnak.
–Beste agiri interesgarri batzuk, justifikatzen dutenak egoera soziosanitarioa eta/edo ekonomikoa, beharrezkoak direnak laguntza jasotzeko.
–Genero-indarkeriaren biktima izatearen frogagiria, egoki denean.
2. ERANSKINA.–DIRU-SARREREI BURUZKO ZINPEKO AITORPENA
Izen-deiturak: | NANa: | |
Helbidea: | ||
Herria: | Telefonoa: | |
Adingabeen arduradun naizen aldetik: | ||
ZINPEAN DEKLARATZEN DUT:
1.–Familiaren diru-sarrerak ....................................... euro dira hilean, eta honako hauetatik datoz:
..........................................................................................................................................................
...........................................................................................................................................................
Urtean, GUZTIRA, .......................................................................... euro.
2.–Hitza ematen dut Atarrabiako Udalari - Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari komunikatuko diodala egoera ekonomikoan dudan edozein aldaketa.
3.–Orobat, hitza ematen dut hilero pagatuko dudala eskola-jantokia, ikastetxeak adierazitako egunetan, eta neure gain hartzen dudala adingabeak ikastetxera joateko erantzukizuna, eta, behar denean, abisatuko dudala ez direla eskola-jantokira joan.
Atarrabian, .........................(e)ko .................................aren ..............(e)(a)n.
Sinadura - Izen-deiturak
3. ERANSKINA.–ZAURGARRITASUN EKONOMIKOA BALORATZEA - 2025
Hilabeteko datuak
KIDEAK | INKLUSIOA | BAZTERKETA ARRISKUA | BAZTERKETA ARINA | BAZTERKETA ERTAINA | BAZTERKETA LARRIA | |||
1 | >1.273,22 | 1.273,22 | 790,28 | 790,27 | 548,80 | 548,79 | 307,34 | <307,34 |
2 | >1.580,56 | 1.580,56 | 1.066,88 | 1.066,87 | 810,03 | 810,02 | 553,20 | <553,20 |
3 | >1.800,08 | 1.800,08 | 1.264,45 | 1.264,44 | 996,63 | 996,62 | 728,82 | <728,82 |
4 | >1.931,79 | 1.931,79 | 1.382,99 | 1.382,98 | 1.108,58 | 1.108,57 | 834,19 | <834,19 |
5 | >2.063,50 | 2.063,50 | 1.501,53 | 1.501,52 | 1.220,54 | 1.220,53 | 939,56 | <939,56 |
6 edo gehiago | >2.151,31 | 2.151,31 | 1.580,56 | 1.580,55 | 1.295,18 | 1.295,17 | 1.009,81 | <1.009,81 |
Urteko datuak
KIDEAK | INKLUSIOA | BAZTERKETA ARRISKUA | BAZTERKETA ARINA | BAZTERKETA ERTAINA | BAZTERKETA LARRIA | |||
1 | >15.278,64 | 15.278,64 | 9.483,36 | 9.483,24 | 6.585,60 | 6.585,48 | 3.688,08 | <3.688,08 |
2 | >18.966,72 | 18.966,72 | 12.802,56 | 12.802,44 | 9.720,36 | 9.720,24 | 6.638,40 | <6.638,40 |
3 | >21.600,96 | 21.600,96 | 15.173,40 | 15.173,28 | 11.959,50 | 11.959,38 | 8.745,84 | <8.745,84 |
4 | >23.181,48 | 23.181,48 | 16.595,88 | 16.595,76 | 13.302,96 | 13.302,84 | 1.0010,28 | <10.010,28 |
5 | >24.762,00 | 24.762,00 | 18.018,36 | 18.018,24 | 14.646,42 | 14.646,30 | 1.1274,72 | <11.274,72 |
6 edo gehiago | >25.815,72 | 25.815,72 | 18.966,72 | 18.966,60 | 15.542,10 | 15.541,98 | 1.2117,72 | <12.117,72 |
Azalpena:
–Inklusioa:
Eskura dagoen gehieneko errentatik gora (errenta bermatua jasotzen familia-unitate batek lortzen duena, zeinari aplikatzen zaizkion enplegurako pizgarriak, eta ateratzen den prestaziotik).
–Bazterketa arriskua:
Eskura dagoen gehieneko tartearen eta errenta bermatuaren atalasearen artean (arrisku tartea)
–Bazterketa arina:
Bi hauen artekoa: [errenta bermatuaren atalasea (ken 0,01 euro)] eta [(errenta bermatuaren atalasea ken 0,01) ken (arrisku tartearen erdia)]
–Bazterketa ertaina:
Bi hauen artekoa: bazterketa arinaren beheko tarte baxuena (ken 0,01 euro) eta errenta bermatuaren atalasea ken arrisku tartea.
–Bazterketa larria:
Hau baino gutxiago: errenta bermatua ken arrisku tartea.
Iragarkiaren kodea: L2513872
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
