2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (garbiketa) plaza bat, D mailakoa. Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko abuztuaren 7ko erabaki baten bidez, deialdia onetsi zen zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Plaza hori Berriozarko Udalaren plantilla organikoan 65. zenbakiarekin identifikatuta dago, eta deialdia argitaratu zen 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29koan.
Probak bukatu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde (betetzen zituen deialdian eskatutako baldintzak, eta gainditu zituen hautaprobak). Proposamen hori argitaratu zen 2025eko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean.
Berriozarko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 12an egindako bilkuran, erabaki zuen proposatutako izangai hau izendatzea: Vanesa Ávila Pedrosa. Plazak 65. zenbakia dauka, zerbitzu anitzetako enplegatuarena da (garbiketan aritzeko), eta D mailakoa.
Izendatutako izangaiak 2025eko azaroaren 24an jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki honen aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berriozarren, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2514936