1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
499E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Sonia Soret Eguiluz andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Sonia Soret Eguiluz andrea, Bateraezintasunen Araubidearen eta Langileria Irizpideen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2025eko azaroaren 16tik aurrerako ondorioekin, egun hori izanen baita burutzan arituko den azkena. Atal hori Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzukoa da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2514464