1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
99E/2025 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez agintzen baita onestea eta ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundeari 2026rako egindako kudeaketa-esleipena berritzeko gehigarriaren testua. Esleipenaren bidez, Nafarroako Gobernuak «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundearen esku uzten du zerbitzu publiko elektronikoak 2026an zehar hedatzea.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 131E/2024 Foru Aginduaren bidez formalizatu zen kudeaketa-esleipen bat, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa (DZFN-DEE-EEP-BP) erakundeari egindakoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat jarduera materialak edo teknikoak egin ditzan jardun-esparru instituzional bat sortzeko, identifikazio eta sinadurarako zerbitzu publiko elektronikoak sustatzea erraztuko duena; horretarako, DZFN-DEE-EEP-BPk garatutako Ziurtapeneko Plataforma Publikoaren jarduerak eta bestelako zerbitzu elektroniko, informatiko eta telematikoak hedatuko ditu, bere eskumenen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak erabil ditzan 2025eko ekitaldian, 2026, 2027 eta 2028ko ekitaldietara luzatzeko aukerarekin, esleipenean adierazitako baldintzetan.
Otsailaren 25eko 17E/2025 Foru Aginduaren bidez kudeaketa-esleipen horren aldaketa bat onetsi zen.
Kudeaketa-esleipenaren bosgarren klausulak ezartzen du urtebeteko iraupena izanen duela, 2025eko urtarrilaren 1etik hasita. Klausula horrek berak xedatzen du esleipena urtetik urtera luzatzen ahalko dela gehienez ere beste lau (4) urtez, bi alderdiek berariaz hala adosten badute, baldin eta luzapena egitea erabakitzen bada haren iraupen-epea amaitu baino lehen, eta inola ere ez baditu gainditzen Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluan ezarritako epeak.
Telekomunikazioen, Azpiegituren eta Zibersegurtasunaren Zerbitzuak proposatzen du kudeaketa-esleipena 2026. urterako luzatzea.
Orain luzatzea proposatzen den kudeaketa-esleipena foru agindu baten bidez onetsi zenez, bidezkotzat jotzen da berritzeko gehigarri hau ere Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren foru agindu baten bidez onestea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
Lehenengoa.–Onestea 2026rako berritzea Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa (DZFN-DEE-EEP-BP) erakundeari eginiko kudeaketa-esleipena, zerbitzu publiko elektronikoak hedatzeko jarduera materialak edo teknikoak egin ditzan 2026an.
Bigarrena.–Onestea aipatu kudeaketa-esleipenaren berritzea formalizatzen duen gehigarriaren testua, foru agindu honen eranskinean dagoena.
Hirugarrena.–Foru agindu hau eta aipatu gehigarria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea bi alderdiek sinatu ondoren.
Laugarrena.–Honako zenbateko hau baimentzea eta xedatzea, esleipenari aurre egiteko, 2026ko gastuen aurrekontuan "Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalarekiko Hitzarmena" izeneko G30005 G3500 2273 921C04 partidaren baliokidea den aurrekontu-partidaren kargura, konprometitu gabeko zenbatekoa partidan askatuta:
URTEA | ZENBATEKOA | ASKATU BEHARREKOA |
2026 | 137.913,95 euro | 17.763,63 euro |
Hori guztia, 2026ko aurrekontuetan kreditu egoki eta nahikoa egotearen baldintza etengarriaren mende.
Bosgarrena.–Foru agindu hau igortzea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiari eta "Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa" erakundeari , behar diren ondorioak izan ditzan.
Seigarrena.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko urriaren 21ean.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.
2026RAKO LUZAPENA, «DIRUAREN ETA ZERGA-ZIGILUAREN FABRIKA NAZIONALA - DIRUAREN ERREGE ETXEA, ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA, BITARTEKO PROPIOA» ERAKUNDEARI EGINDAKO KUDEAKETA-ESLEIPENARENA, ZEINAREN BIDEZ NAFARROAKO GOBERNUAK «DIRUAREN ETA ZERGA-ZIGILUAREN FABRIKA NAZIONALA - DIRUAREN ERREGE ETXEA, ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA, BITARTEKO PROPIOA» ERAKUNDEAREN ESKU UZTEN DUEN 2025EAN ZERBITZU PUBLIKO ELEKTRONIKOAK HEDATZEA
Iruñean, 2025eko urriaren 31n,
BILDU DIRA
Alde batetik, María Isabel Valldecabres Ortiz andrea, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa (aurrerantzean, DZFN-DEE-EEP-BP) erakundeko zuzendari nagusia, abuztuaren 3ko 726/2021 Errege Dekretuaren bidez izendatua (185. EAO, abuztuaren 4koa), erakunde horren izenean eta hura ordezkatuz, haren Estatutuaren 18. artikuluarekin bat; egoitza instituzionala Madrilen du, Jorge Juan kaleko 106. zenbakian, eta IFZa: Q2826004J.
Beste aldetik, Juan Luis García Martín jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 72/2023 Foru Dekretuak esleitutako eskumenekin, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak esleitzen dizkion eskumenak baliatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretuan ezarritako eskumen-esparruarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitatearen ordezkari gisa (egoitza instituzionala: Cabárceno kalea 6, 3. solairua, 31621 Sarriguren, Nafarroa, eta IFZa: S7138185I).
Alderdiek dagozkien karguez baliatuta esku hartzen dute, esleituta dituzten eskumenak, ahalmenak eta eskudantziak erabiliz, eta elkarri aitortzen diote hitzarmen hau sinatzeko gaitasuna eta legitimazioa, eta, horretarako, honako hau
ADITZERA EMATEN DUTE
Lehenengoa.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. eta 10. artikuluetan ezartzen denaren arabera, "interesdunek identifikazio elektronikoa egiten ahalko dute (...) beren identitatea bermatzea ahalbidetzeko, erabiltzailearen aldez aurreko erregistroa duen edozein sistemaren bidez", eta, bereziki, ‘ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen konfiantzazko zerrendan’ [a) eta b) letrak] dauden emaileek emandako ziurtagiri elektroniko aitortuetan oinarritutako sistemen bidez. Zerrenda hori honakoetan aurreikusitakoaren babesean eginen da: Batzordearen 2015eko irailaren 8ko 2015/1505 (EB) Betearazpen Erabakian (konfiantzazko zerrendekin lotutako zehaztapen teknikoak eta formatuak ezartzen dituena) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko uztailaren 23ko 910/2014 (EB) Erregelamenduan (identifikazio elektronikoari eta barne-merkatuko transakzio elektronikoetarako konfiantzazko zerbitzuei buruzkoa eta 1999/93/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).
Bestalde, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak jarduteko printzipio orokor gisa ezartzen du administrazio publikoen arteko lankidetza, elkarlana eta koordinazioa –printzipio horiek lege horren III. tituluan garatzen dira– eta, horretarako, 11. artikuluan araututako kudeaketa-esleipena bezalako tresnak erabiltzen ahal direla.
Bigarrena.–Neurri Fiskal, Administratibo eta Sozialei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen 81. artikuluak, "Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak segurtasun zerbitzuak ematea teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidezko komunikazioetarako" titulua duenak, ahalmena ematen dio "Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa" (DZFN-DEE-EEP-BP) erakundeari behar diren zerbitzu tekniko eta administratiboak emateko, teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen bidez komunikazioak eta agiriak eman eta jasotzeko eragiketak seguruak, baliozkoak eta eraginkorrak direla bermatzeko (1. apartatua); horrez gain, gaikuntza ematen dio, Finantza Sistemaren Erreformarako Neurriei buruzko azaroaren 22ko 44/2002 Legearen bidez aldaketa egin eta gero, funtzio publikoak betetzen dituzten pertsona, erakunde eta korporazioei zerbitzu horiek emateko, kasuan kasuko hitzarmena formalizatu ondoren (9. apartatua).
Hirugarrena.–DZFN-DEE-EEP-BP erakundea Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egindako konfiantzazko zerrendan (2018ko maiatza) sartutako ziurtapen zerbitzuen emaileetako bat da. Orain, Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoaren Ministerioa (Digitalizazioaren eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritza - SEDIA) da zerrendaren egilea. Konfiantzazko zerrenda hori egiten da kontuan hartuta Batzordearen 2015eko irailaren 8ko 2015/1505 (EB) Betearazpen Erabakian aurreikusitakoa. Izan ere, erabaki horretan ezartzen dira konfiantzazko zerrendekin lotutako zehaztapen teknikoak eta formatuak.
Laugarrena.–Nafarroako Gobernuak interesa du interesdunei bitarteko elektronikoen bidezko harremanetarako aukera bermatzeko, eta DZFN-DEE-EEP-BPk ziurtapenari eta sinadura elektronikoari buruzko jarduera teknikoak eta segurtasunekoak egiten ahal ditu, bere helburu instituzionalen arabera. Hori dela eta, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 131E/2024 Foru Aginduaren bidez, kudeaketa-esleipen bat onetsi zen «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundearen eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren artean, «Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa» erakundearen esku uzten zuena 2025ean zerbitzu publiko elektronikoen hedapena. Azken erakunde horrek 2024ko abenduaren 26an izenpetu zuen esleipena. Ondoren, kudeaketa-esleipen hori otsailaren 25eko 17E/2025 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, eta aldaketa hori 2025eko martxoan izenpetu zuten bi alderdiek.
Bosgarrena.–Esleipenaren bosgarren klausularen arabera, urtebeteko (1 urte) iraupena izanen du, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Klausula horrek berak xedatzen du esleipena urtetik urtera luzatzen ahalko dela gehienez ere beste lau (4) urtez, bi alderdiek berariaz hala adosten badute, baldin eta luzapena egitea erabakitzen bada haren iraupen-epea amaitu baino lehen, eta inola ere ez baditu gainditzen Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49. artikuluan ezarritako epeak.
Seigarrena.–Bi alderdiek adierazten dute interesa eta borondatea dutela indarrean dagoen kudeaketa-esleipen hau luzatzeko, hasieran adostutako baldintza berberetan.
Zazpigarrena.–Horretarako, alderdiek adostu dute izenpetzea kudeaketa-esleipen horren luzapen hau. Kudeaketa-esleipen hori, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 131E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsia eta "Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa" erakundeak 2024ko abenduaren 26an izenpetua, aldatu zen ondoren otsailaren 25eko 17E/2025 Foru Aginduaren bidez, eta aldaketa 2025eko martxoan izenpetu zuten bi alderdiek. Hona hemen gehigarriaren.
KLAUSULAK
Lehenengoa.–Esleipenaren luzapena.
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 131E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsitako kudeaketa-esleipenaren luzapenak urtebeteko indarraldia izanen du, eta ondorioak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Bigarrena.–Zehaztapenak.
Alderdi bakoitzak bere gain hartutako betebeharrak ez dira aldatuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren abenduaren 23ko 131E/2024 Foru Aginduaren bidez onetsi eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala - Diruaren Errege Etxea, Enpresa-erakunde Publikoa, Bitarteko Propioa erakundeak 2024ko abenduaren 26an izenpetutako esleipenean ezarritakoari dagokionez –aldaketa egin zitzaion, otsailaren 25eko 17E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsia eta bi alderdiek 2025eko martxoan izenpetua–, salbu eta hirugarren eta laugarren klausuletan, horietan aldaketak egin baitira.
Hirugarrena.–Aurrekontua.
2026. urterako berritzeko aurrekontua honako hau da:
URTE NATURALA | ZENBATEKOA | BEZa | ZENBATEKOA, GUZTIRA |
2026 | 113.978,47 euro | 23.935,48 euro | 137.913,95 euro |
Laugarrena.–Aldaketak, esleipena dela medio eskaintzen diren zerbitzuetan.
Ondotik zehazten dira 2026rako zerbitzu eta kopuruetan egindako aldaketak. Gainerako elementuek ez dute aldaketarik 2025eko esleipenaren aldean.
–II. eranskineko I. kapituluan (EIT zerbitzuak), 1. puntuan (Zerbitzuen urteko prezioa), pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagirien kopurua 750era murrizten da honako hartzaile hauentzat:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.
- Nafarroako ikastetxe publikoak.
- Esleipen honi atxikitako erakundeak.
–II. eranskineko II. kapituluan (Zerbitzu aurreratuak), 1. puntuan (Osagai-ziurtagiriak) honako hau eskatzen da:
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOA |
Ziurtagiri mota | Jarritako ziurtagiri kopurua |
Web bidezko autentifikazioa (SSL estandarra) | 20 |
Wildcard ziurtagiria | 6 |
Domeinu anitzekoa | 4 |
SAN/UCC (2 domeinu) | 0 |
Erakunde-zigilua | 56 |
NAFARROAKO GOBERNUA Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua | DIRUAREN ETA ZERGA-ZIGILUAREN FABRIKA NAZIONALA - DIRUAREN ERREGE ETXEA, ENPRESA-ERAKUNDE PUBLIKOA, BITARTEKO PROPIOA |
Juan Luis García Martín | María Isabel Valldecabres Ortiz |
Iragarkiaren kodea: F2514322