2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2026rako zerga-tasak
Fustiñanako Udalak, 2025eko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen udalaren 2026ko ekitaldirako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.
Fustiñanan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2514980