234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

38/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren irailaren 25eko 36/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren irailaren 25eko 36/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegorako. Deialdia 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3koan.

Eskaerak aurkezteko epea igaro denez eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea deialdiko plazak bete gabe gelditu direla.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko ikuskatzaileen (arlo juridikoa) bi plaza aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko deialdiko plazak. Deialdi hori Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren irailaren 25eko 36/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.

3. Adieraztea ezen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, bi kasuetan jakinarazpena edo argitalpena egin eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

Iragarkiaren kodea: F2514651