2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, udal arkitektoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak 2119. Ebazpena eman zuen, 2025eko azaroaren 5ean. Hona hemen:
2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an, argitaratu zen deialdi honen iragarkia: Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 20ko erabaki baten bidez, onetsitako deialdia, udal arkitektoaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren 2025eko urriaren 6ko 1878 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsi zen, argitara eman zena 2025eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an.
Deialdi honen 4.3 oinarriarekin bat, erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onestea onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko udal arkitektoaren plaza bat. Hona hemen:
–Onartuak:
ALSASUA PASTRANA, IOANNA
ARANBARRI ZUBIZARRETA, GORKA
ARDANAZ MACAYA, ERIKA
BAQUEDANO ALDUNATE, IOSUNE
BERAZA SADORNIL, USUE
BLANCO OCERIN, MIREN JOSU
CABALLERO ZUBIA, BEATRIZ
CASTELLS ARRIZABALAGA, JONE
CHORRACO IRUJO, HODEI
ERRO RUIZ DE GAONA, JULIA MARIA
GROSU BESLEAGA, ECATERINA
GUERRERO ASPURZ, NATALIA
IMAZ QUINTANA MARÍA, REMEDIOS
ITURGAIZ MARTÍNEZ, SAIOA
JANDA GARCÉS, JAVIER
LIZARRAGA MANSOA, FRANCISCO JAVIER
LÓPEZ DE IPIÑA ALDABA, MAITANE MIRARI
MAORTUA GAMINDE, ALEJANDRO
MARTÍNEZ BALLARÍN, IVÁN
RECALDE UNCITI, ELBA CARMEN
ROS HERNÁNDEZ, GABRIEL MIGUEL
SANTESTEBAN ELORZ, MARÍA ASCENSIÓN
SATRUSTEGUI ALDAZ, MAITANE
SPANG, FABIAN
–Baztertuak:
Eskabidea deialdian parte hartzeko epez kanpo aurkezteagatik:
URTASUN LARRAT MARÍA
2. Zehaztea lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den:
2026ko urtarrilaren 31n (larunbata), 09:00etan, Zizur Nagusiko "Erreniega" ikastetxe publikoko Ikasnova gelan (Talluntze parkea z.g.).
Izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira bertaratzen ez direnak edo nortasuna aipatutako agirietako baten bidez frogatzen ez dutenak.
3. Agintzea ebazpen hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula elektronikoan, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka aukerako errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.
Zizur Nagusian, 2025eko azaroaren 5ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2514491