234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako enplegatuen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko izendapenetan

2025eko urriaren 21eko 367 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Iban Lopez de Goikoetxea Galan eta Xabier Ezkerra Larraza jaunak izendatzeko proposamena egin zen, plantilla organikoan 20.2 eta 20.3 zenbakiekin hurrenez hurren identifikatuta dauden zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetarako.

Ebazpen horretan, azalpen-zatian, izendapena proposatzen zitzaien lanpostuak C mailan zeudela adierazi zen. Hala ere, datu hori akats materiala da, lanpostu horiek D mailakoak baitira, bai enplegu publikoaren eskaintzan, bai deialdian, bai 2025eko plantilla organikoan.

Zehazki, honako hau dioenean:

"Amaitu egin da zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu, C mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko hautapen-prozesua, bat etorriz Alkatetzaren 2025eko martxoaren 28ko 120 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 11n)."

Esan behar du:

"Amaitu egin da zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu, D mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko hautapen-prozesua, bat etorriz Alkatetzaren 2025eko martxoaren 28ko 120 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 11n)."

2025eko urriaren 31n argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean aipatutako izendapen-proposamena, deialdiaren 9. oinarriaren arabera.

Izendapenerako proposatutako pertsonek deialdiko 3. eta 10. oinarrietan ezarritako betekizunei buruzko dokumentazioa egiaztatu dute, udal-idazkaritzaren 2025eko azaroaren 5eko eginbideak adierazten duen bezala.

Kontuan hartuta bi lanpostu horiek betetzeko deialdiaren 14. oinarria eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikulua, deialdiaren 11. oinarriak eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–2025eko urriaren 21eko 367/2025 Ebazpenaren azalpen-zatiaren lehen paragrafoan egiaztatutako akats materiala zuzentzea. Bertan, deitutako plazen atxikipen-maila adierazten da, eta honela idatzita geratuko da:

Amaitu egin da zerbitzu anitzetako enplegatuen bi lanpostu, D mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzeko hautapen-prozesua, bat etorriz Alkatetzaren 2025eko martxoaren 28ko 120 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiarekin (2025eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 11n)

Bigarrena.–Iban Lopez de Goikoetxea Galan eta Xabier Ezkerra Larraza jaunak Olaztiko Udaleko karrerako funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuen D mailako 20.2 eta 20.3 plazetan, hurrenez hurren.

Hirugarrena.–Interesdunak 2025eko azaroaren 10ean jabetuko dira lanpostuaz eta, nolanahi ere, ebazpen hau jasotzen denetik hilabete igaro baino lehen. Horren aurretik, zin egin edo hitzeman beharko dute Nafarroako foru araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela. Hori guztia Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35.1 artikuluaren arabera.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei helaraztea, dagozkien errekurtsoak adierazita, bai eta Olaztiko Udaleko langileen ordezkariei ere, eta izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpen honen berri emango zaio Udalbatzari, egiten duen lehenengo osoko bilkuran.

Ebazpena honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2514625