2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ABLITAS
Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena
Ablitasko Udaleko alkateak, azaroaren 5eko 2025-351 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:
Bete beharrez xedaturik dagoena administrari-ofizialaren plaza bat, C mailakoa eta plantilla organikoan 33 zenbakia duena, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren 10. oinarrian (deialdia argitaratu zen 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean),
Eta izangaiak deialdiaren 9. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkezturik,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ana Serrano Arriazu administrari-ofizial izendatzea, Ablitasko Udalaren plantilla organikoan 33 zenbakia duen plazan, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoan, administrari-ofizial gisa jardun dezan.
Bigarrena.–Agintzea izendapena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Ablitasen, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2514597