2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 plaza oposizio bidez betetzeko. Izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko azaroaren 3an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen:
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaituta, zeina Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko azaroaren 20an hartutako Erabakiaren bidez onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratu baitzen, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, erabaki zuen izendapena egitea puntuaziorik altuena lortu zuten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. [JOB-07-AGO-25 (19/RH) akordioa].
Izendatutakoen artetik, Jokin Ilundain Gorritik eta Ignacio Javier Maeztu Jiménezek eskatu zuten borondatezko eszedentzia, eta eman zitzaien, plaza jabetzan noiz hartu eta hortik aitzina.
Bestalde, José Ignacio Ferrero Morenok uko egin zion funtzionamenduko laguntzaile izendatua izateari, ezin izan baitzuen borondatezko eszedentzia eskatu beste administrazio batean lanean jarraitzeko.
Horrenbestez, lanpostu hutsak betetzeko, bidezkoa da izendapen osagarri bat egitea txandakako deialdian puntuaziorik altuena lortu zuten ondorengo pertsona hauen alde.
Horrenbestez, bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa, honako hau ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea honako hauek udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile posturako: Javier Romero Ortiz, Carlos Alberto Balseiro Santos eta Breixo Pequeño Fervenza. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:
IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
JAVIER ROMERO ORTIZ | 1-402900-252 | FUNTZIONARIOA |
CARLOS ALBERTO BALSEIRO SANTOS | 1-402900-253 | FUNTZIONARIOA |
BREIXO PEQUEÑO FERVENZA | 1-402900-93 | FUNTZIONARIOA |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko azaroaren 17an hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2514721