1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5482E/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025erako gastua handitzea desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuetarako dirulaguntzetan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 789689.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 2534/2014 Ebazpenaren bidez, desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldata-kostuak finantzatzeko dirulaguntzak arautzen dira.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 5523E/2024 Ebazpenaren bidez, 16.000.000,00 euroko kreditua baimendu zen 2025eko gastu-aurrekontuko "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kargura, desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak diruz laguntzeko. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren (Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 789689 zenbakia).
Desgaitasuna duten 1870 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan Nafarroan kalifikatutako enplegu-zentro berezietan. Abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez araututako dirulaguntzaren helburua da pertsona horiek lan munduan sartzea, enplegu babestuko kontratuen bidez. Desgaitasuna dutenen lanpostuak eta sektorea bera egonkorrak izan daitezen, ezinbestekoa da dirulaguntzen bidez berdintzea laneko hilabete bakoitzean izaten diren soldata-kostuak.
Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Gastua handitzeko baimena ematea 2025erako, 600.000 euro gehituta, desgaitasuna dutenek enplegu-zentro berezietan betetzen dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko dirulaguntzetarako, 2025eko gastu-aurrekontuko partida honen kargura: "Enplegu-zentro berezietarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partida. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren (Dirulaguntzen Datu Base Nazionala: 789689 zenbakia).
2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2514428