234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 63. lurzatian (La Harinera kaleko 7an). Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an, iragarki bat argitaratu zen, 6. poligonoko 63. lurzatirako (La Harinera kalea 7) xehetasun-azterketari buruzkoa (haren sustatzailea 217113X-2025 espedientean ageri da). Argitaratu zenetik 20 egun igarota, behin betiko onesten da xehetasun-azterketa hori.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. eta 79. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Los Arcosen, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2514445