1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
63/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Emma Mateos Iturmendi andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko burua, berak hala eskatuta.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Emma Mateos Iturmendi andrea, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Idazkaritza Bulegoko burua, berak hala eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2025eko azaroaren 16a izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2514515