234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko abuztuaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal bat, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Iragarkia 2025eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 9an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsi, eta osorik argitara dadila agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea; artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).

Altsasun, 2025eko urriaren 22an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EGITEKO EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEN ETA BANATZEN DUTEN INSTALAZIOENTZAT, GASBIDEENTZAT ETA BESTE HIDROKARBURO BATZUENTZAT

Espainiako Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz (artikulu hori martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen da; Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 12koa; foru lege horren bidez honako hauek aldatzen dira tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunaren araubideari dagokionez: 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Toki Ogasunei buruzkoa; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioarena), eta bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105. eta 106. artikuluetan ezartzen denarekin (artikulu horiek martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluan idazten eta aldatzen dira), udal honek "energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioek herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko ordaindu beharreko tasa" ezartzen du. Tasa hau honako ordenantza fiskal honek arautzen du, eta bertan ezartzen diren tarifak aplikatuko dira.

1. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzera beharturik daude pertsona fisikoak edo juridikoak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak eta gainerako entitateak, jasotzen direnak abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Legea), baldin eta egiten badute herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa, edo nolanahi ere onura ateratzen badute haren aprobetxamendu berezi batekin, azalduko diren espezifikazio eta zehaztapenekin, edo baldin eta halako onurak gozatzen ari badira jada. Ordenantza honen aplikazioa dagokio araubide orokorrari, zeina baitagokio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) ezarritako tasari, zehazki, 105.1.a) artikuluan ezarritako tasari (artikulu hori idatzi eta aldatu zen martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluaren bidez). Hona hemen tasa: tasa, ordaindu behar dena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik, baldin udalerriko bide publikoetako lurzorua, lurpea edo lurgaina okupatzen duen enpresak ez badie ematen interes orokorreko zerbitzurik herritar guztiei edo askori (105.1.c artikulurako ezarrita daude herritar guztiei edo askori interes orokorreko zerbitzua emateko inguruabarrak).

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan zehazten da (artikulu horren testua martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 1. artikuluaren 4.k apartatuan finkatzen da): herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia lurzoruan, lurpean eta lurgainean, batez ere honako hauek jartzeko:

a) Energia garraiatzeko instalazioak, nahitaez behar dituzten elementu guztiekin, hots, besteak beste: lotura kaxak; dorre metalikoak; transformadoreak; energia elektrikoa, gasa, ura edo bestelako energia-hornidura garraiatzeko edo banatzeko instalazioak edo lineak; ponpatzeko instalazioak; eta gainerako antzeko elementuak, energiarekin zerikusia dutenak eta herriko jabari publikoaren aprobetxamenduak edo erabilerak direnak, apartatu honetan jaso gabeak.

b) Gasa, ura, hidrokarburoak eta antzekoak garraiatzeko instalazioak. Herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezia gertatuko da, betiere, aipatutako instalazioak erabili behar direnean eta horretarako okupatzen denean jabari publiko orokorra. Ordenantza honen ondorioetarako, herriko jabari publikotzat hartzen dira udal-mugartean dauden ondasun guztiak, baldin badira erabilera, jabari edo zerbitzu publikokoak, baita herri-ondasunak ere, edo herriaren jabetza komunekoak direnak, eta, horregatik, salbuesten dira ondare-ondasunak.

Zehazki, honako hauek:

Energia elektrikoa eta gasa eramateko hariak, hodiak eta galeriak (barnean direla lineetarako zutoinak, kableak, horma-besoak, lotura-, banaketa- edo erregistro-kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak), paraturik badaude bide publikoetan edo herriko jabari publikoko bestelako lurretan edo haien gainean.

Ordenantza honetatik kanpo gelditzen dira, halaber, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 105.1.c) artikuluan jasotako egoerak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasen subjektu pasiboak dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra), baldin herriko jabari publikoa gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute.

Tasa honen subjektu pasiboak izanen dira, batez ere, azalduko diren kategoria eta motatan, pertsona fisikoak eta juridikoak eta entitateak, jasotzen direnak abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan (Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra), baldin badira uraren, gasaren, elektrizitatearen eta hidrokarburoaren sektoreetako enpresak edo ustiatzaileak eta bereziki gozatzen, erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa norberaren onurarako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen kasuetako batekin, esaterako energia elektrikoa eta hidrokarburoak (gasbideak, oliobideak eta antzekoak) garraiatzen, banatzen, zerbitzatzen eta merkaturatzen dituzten enpresak, baita haien elementu osagarriak ere, beharrezkoak direnak zerbitzu hori emateko udalerri honetan, edo beste edozein tokitan baina horretarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute herriko jabari publikoa, beren instalazioekin hura ukituz.

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu-kuotak.

Ordenantzak araututako tasak honako hauek izanen dira:

Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1.a) artikuluari, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa ezartzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, behar den zerga-kuota sortuko da, dagokiena erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuei (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, nahiz eta subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez izan, murrizten baitute herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta lortzen baitute erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia beren enpresa-jarduerarako. Hori dena, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, segun eta zein den azterlanak adierazten duen instalazio mota, xedea eta klasea, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina adieraziko baitu azterlanak berak, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

Honako hau da aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria):

Zerga-oinarria = V x C

Non:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa, eraikuntzekin, gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzari dagokion okupazioa, metro koadrotan emana, jarraikiz ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motari.

–V honako hau izanen da:

  • Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3,00 euro/m², Altsasuko udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa eta elektrizitatea), Altsasuko 2017ko balorazio-txostenean finkatua, zeina onetsi baitzen 2017ko urriaren 16ko 69/2017 Ebazpenaren bidez.
  • Eraikuntzen egungo balioa Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.2 arauaren arabera kalkulatuko da, otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (ekainaren 20ko 517/2013 Ebazpenaren bidez aldatua). Ebazpen horren bidez, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasunak baloratzeko parametro orokorrak onesten dira.

Honako taula hau ezartzen da eraikuntzen ereduzko baliorako:

ERAIKUNTZA MOTA

KATEGORIA

d

r

Erabilera

Modalitatea

1

29. Ez-espezifikoa

Gas-hodiak

0,0733

1,00

1,00

Linea elektrikoak

0,1733

1,00

1,00

Oliobideak

0,3083

1,00

1,00

Balio horri (zerga-oinarria) ME koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.

ME aplikatu ondoren, ateratzen den metro koadroko balioari aplikatzen zaizkio instalazioaren metro lineal bakoitzean dauden metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.

Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa

Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x ME koefizientea x Okupazioa

Karga-tasari dagokionez, jarraikiz gaiari buruz Auzitegi Gorenak behin eta berriz eman duen jurisprudentziari, ezarri beharko da erabilera-intentsitateko koefiziente bat (%5eko tasa orokorraren gainean), aintzat hartuz erabilera-intentsitatea handiagoa ala txikiagoa den.

Koefiziente hori izaten ahalko da 0tik 1era bitartekoa: erabilera-intentsitatea oso handia bada, eta erabilera pribatibo baten oso antzekoa, 1 koefizientea ezarriko da; erabilera-intentsitaterik ez badago, 0 koefizientea ezarriko da, eta tarteko erabilera-intentsitatea dagoenean, koefizientea izanen da 0 < Erabilera-koefizientea < 1.

Erabilera-intentsitatearen afera nabarmenduko da linea elektrikoen kasuan bereziki, bi eremu bereiz baitituzte erabilera-intentsitatearen arabera: a) euskarrien eremua; b) eroaleen lurgaineko eremua.

Euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitatea da erabilera pribatiboaren antzekoa; hartara, halakoentzako erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da.

Alabaina, eroaleen lurgaineko eremurako, jabari publikoaren erabilera-intentsitatea txikiagoa izanen da, eta, hortaz, 0,4ko koefizientea aplikatuko da.

Gas eta hidrokarburoen kanalizazioen kasuan, halakoen erabilera-intentsitateko koefizientea handiagoa izanen da goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuetarako koefizientea baino; zehazki, 0,9ko koefizientea aplikatuko da. Izan ere, gasbideetarako zortasuna dela eta, oso-oso mugatuta daude erabilera posibleak ukitutako lurretan.

Laburbilduz, euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da, haien erabilera-intentsitatea baita erabilera pribatiboaren antzekoa. Erabilera-intentsitatea txikiagoa denean, berriz, bi kasu bereiziko dira; batetik, 0,9ko intentsitate-koefizientea aplikatuko zaie gasbide, oliobide eta antzeko elementuei, eta, bestetik, goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuei, 0,4koa.

Ondoko taulan, erabilera-koefizienteak ageri dira, zerga-tasa orokorraren gainean:

INSTALAZIOA

EREMUA

ERABILERA-INTENTSITATEKO KOEFIZIENTEA

Goi-tentsioko aireko lineak

Euskarriak

1

Eroaleen lurgaina

0,4

Eroaleen lurgaina eta euskarriak

0,4+0,4

Lurpeko goi-tentsioko lineak

Okupatutako eremua

0,9

Gasa eta hidrokarburoak

Okupatutako eremua

0,9

Ura

Okupatutako eremua

0,9

Beste batzuk

Okupatutako eremua

0,9

Eremu bakoitzean aplikatu beharreko zerga-tasa zehaztuko da zerga-tasa orokorra biderkatuz erabilera-intentsitateko koefizienteaz.

Horrenbestez:

A) Erabilera pribatiboaren antzeko erabilera-intentsitatea duten elementuak (dorreak, zutabeak, euskarriak) = aprobetxamenduaren balioaren %5.

B) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (gasbideak eta oliobideak) = aprobetxamenduaren balioaren %4,5.

C) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremua) = aprobetxamenduaren balioaren %2.

Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota:

Tributu-kuota = Karga-tasa x Zerga-oinarria (linea elektrikoen edo gas-hodien metro linealen balioa, eurotan).

Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

Lurgaineko tarifa:
%2,50

Euskarriko tarifa:
%5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV

1,831

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

1,635

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

1,503

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

1,470

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

1,371

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

1,352

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,346

2,217

2. TALDEA. GASBIDEAK

Tarifa %4,5

INSTALAZIOA

(euro/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

1,913

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

1,778

PE

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

1,643

4 hazbetera bitarte

1,440

5. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu herriko jabari publikoaren erabilera edo aprobetxamendu berezia hasten edo bukatzen denean; kasu horietan, hainbanaketa eginen da, hiruhilekoka, honako arau hauekin bat:

a) Alta ematen denean jarduera hasteagatik, likidatuko da ekitaldia bukatzeko falta diren hiruhilekoei dagokien kuota, alta ematen deneko hiruhilekoa barne.

b) Baja ematen denean jarduera uzteagatik, likidatuko da ekitaldiaren hasieratik iragan diren hiruhilekoei dagokien kuota, uztea gertatzen denekoa barne.

2. Ordenantza honetan arautzen den tasa ordaindu beharra honako hauetan sortzen da:

a) Baldin badira herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berrien edo erabilera pribatiboen emakidak edo baimenak, dagokion lizentzia eskatzen den unean edo ordenantza honetan zehaztutako aprobetxamendua egiten den unean, baldin eta derrigorrezko lizentziarik gabe egin bada.

b) Lizentziarik edo baimenik behar ez denean ordenantza honen 1. artikuluan aipatutako herriko jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako edo erabilerarako, herriko jabari publikoaren aprobetxamendua edo erabilera pribatiboa hasten den unetik.

3. Baldin zenbait ekitalditan luzatzen badira herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatiboak, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean sortuko da tasa, eta urte naturala izanen da zergaldia.

6. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Tasa, normalean, autolikidazio bidez eskatuko da. Subjektu pasiboari kuotak jakinaraziz eskatuko da, orobat, autolikidaziorik ez dagoenean edo subjektu pasiboak ez duenean aitorpenik aurkezten zerga-kuotak kalkulatzeko elementuez eta gainerakoez.

2. Tarifen arabera ordaindu beharreko zenbatekoak likidatuko dira eskatutako edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko eta erabilera pribatibo bakoitzeko, honela:

a) 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako aprobetxamendu berrien emakiden kasuan, aurkeztu beharko da, aprobetxamendu bereziaz gozatzeko baimen-eskaerarekin batera, tasaren autolikidazio-inprimakia, behar bezala beteta, edo, bestela, artikulu honen 2. apartatua aplikatuko da, hurrengo paragrafoari dagokionez. Bestela, Udalaren Idazkaritzan aurkez daitezke aitorpenaren elementuak, Udaleko funtzionario eskudunak behar den laguntza eman dezan zorra zehazteko. Kasu horretan, interesdunari abonu-agiri bat emanen zaio, kuota ordain dezan une horretan berean edo egoki den epean, abonu-agirian bertan adierazitako tokietan.

b) Jada egiten ari diren edo baimendurik dauden aprobetxamenduen edo erabileren kasuetan, urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordainduko da tasa. Ordainketa errazteko, edo subjektu pasiboak ez badu daturik ematen, Udalak behar den likidazioa eginen du, eta subjektu pasiboaren helbidera igor dezake likidazio-agiri bat, egoki dena ordaintzeko banku-entitate laguntzailean edo Udalaren kutxan. Nolanahi ere, aipatutako ordainketa-agiria ez jasotzeak ez du salbuesten tasa ordaindu beharretik Udalak zehaztutako aldian.

c) Baldin eta zerga administrazioak atzematen badu aprobetxamenduren bat egin dela eta zergapekoak ez duela egin ez aitorpenik, ez autolikidaziorik, administrazioak eginen du aprobetxamendu horietako bakoitzaren likidazioa, eta zerga-zehapena ezartzen ahalko du, gainera, ez betetzeagatik ordenantza honetan ezarritakoa eta abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritakoa (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra).

3. Subjektu pasiboak tasa helbideratzeko eska dezake, eta, halakoetan, aginduko da kargua egin dadila borondatez ordaintzeko epearen azken hamabostaldian.

7. artikulua. Tasak jakinaraztea.

1. Ordenantza honetan aipatutako aprobetxamenduetan edo erabileretan, tributu-zorra interesdunari jakinaraziko zaio autolikidazioa aurkezten den unean edo, autolikidaziorik aurkezten ez bada, likidazioa egiten den unean.

Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, baldin, autolikidazioa egiaztatu ondoren, hura oker badago, likidazio osagarria eginen da.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamendu bereziak edo erabilera pribatibo jarraitua egiteko tasen kasuan, zeina aldizkakoa baita, pertsonalki jakinaraziko da likidazio bidez, eta ulertuko da une horretatik aurrera eman dela alta zergadunen erregistroan. Hurrengo ekitaldietako tasa subjektu pasiboari jakinaraz dakioke banan-banan edo kolektiboki, errolda jendaurrean jarriz Udalaren iragarki-taulan, egoki den aldian, zeina iragarriko baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Ordenantza honetan araututako aprobetxamenduak edo erabilera pribatiboak nahi dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitate interesdunek, edo emakida administratiboen edo bestelako legezko baimenen titularrek, ez badute nahitaezko (hala bada) udal baimenik, eskatu egin beharko dute, eta aplikatzekoak diren legezko izapideak bete beharko dituzte; halakorik ez egiteak, gainera, ez ditu salbuetsiko tasa ordaintzetik.

4. Behin ordenantzak aipatutako ondasunak okupatzea baimendurik, edo okupazio hori ezarririk, ez baldin bada zehatz adierazten aprobetxamenduaren edo erabileraren iraupena, ulertuko da luzatu egiten dela, ordenantza honen ondorioetarako, harik eta subjektu pasiboek baja-deklarazioa aurkezten duten arte.

5. Baja aurkezteak berekin dakar erabileraren bukaera, eta ondorioak izanen ditu tarifen epigrafean ezarritako aldi naturalen lehenbiziko egunetik hasita. Baja aurkezten ez bada, tasa ordaintzen segitu beharko da.

8. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Zergen arloko arau-hausteen kalifikazioari eta kasu bakoitzean behar den zehapenei dagokien guztian Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren VI. kapituluan xedatzen dena aplikatuko da.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egun duen edukiarekin, Udalaren osoko bilkurak onetsi zuen 2025eko abuztuaren 27an.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean, 2026ko urtarrilaren 1ean, eta indarrean jarraituko du berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA.– METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KOADROTAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA, INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

BALIOKIDETZA TAULA, ADIERAZTEN DUENA METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA
(METRO KOADROTAN), INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

Instalazio mota

m²/ml

ARGINDARRA

Linearen tentsioa

Tentsioa U >= 400 kV

17,704

Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

11,179

Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

6,779

Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

5,650

Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

2,376

Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

1,739

Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,517

GASA ETA HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

20 hazbete baino gehiago

10,000

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

8,000

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

6,000

4 hazbetera bitarte

3,000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo lurgaineko (gainetik) m² bakoitzeko

1,000

II. ERANSKINA.–TARIFEN TAULA

1.–Linea elektrikoak.

Lurgainekoen TARIFA

Euskarrien TARIFA

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

BALIO UNITARIOA

ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKOEN ZERGA-OINARRIA

EUSKARRIEN ZERGA-OINARRIA

%2,00

%5

INSTALAZIOA

LURZORUA
(euroak/m²)
(A)

ERAIKUNTZA (B)

Baliokidetasuna
(C)

LURZORUA

ONDASUN HIGIEZINA

ME = 0.5

Eroaleak
(euro/ml)

Euskarria
(euro/m²)

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Euskarrien
zerga-oin. x tasa

LANDA-LURRA / HIRI-LURRA

(euro/ml)

(m²/ml)

(euro/ml) (AxC)

(AxC)+B

((AxC)+B)xME (euroa/Ml)

((AxC)+B)xEM

((AxC)+B)xEM/C

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV

3

130

17,704

53,112

183,112

91,556

91,556

5,171

1,831

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV<=U<400 kV

3

130

11,179

33,537

163,537

81,769

81,769

7,314

1,635

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

3

130

6,779

20,337

150,337

75,169

75,169

11,088

1,503

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV<=U<110 kV

3

130

5,65

16,95

146,95

73,475

73,475

13,004

1,470

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

3

130

2,376

7,128

137,128

68,564

68,564

28,857

1,371

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

3

130

1,739

5,217

135,217

67,609

67,609

38,878

1,352

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

3

130

1,517

4,551

134,551

67,276

67,276

44,348

1,346

2,217

2.–Gasbideak.

2. TALDEA. GASBIDEAK

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%4,50

INSTALAZIOA

LURZORUA
(euroak/m²)
(A)

ERAIKUNTZA
(B)

Baliokidetasuna
(C)

LURZORUA
(A)

ONDASUN HIGIEZINA

ME = 0.5

Zerga-oinarria x zerga-tasa

LANDA-LURRA / HIRI-LURRA

(euro/ml)

(m²/ml)

(euro/ml)

A+B

(A+B) x ME

(euro/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

3

55

10

30

85

43

1,913

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

3

55

8

24

79

40

1,778

PE

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

3

55

6

18

73

37

1,643

4 hazbetera bitarte

3

55

3

9

64

32

1,440

Iragarkiaren kodea: L2514296