1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1236E/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseiluko kide titularrak.
Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenez, klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko parte-hartze soziala ordezkaritza zabaleko gizarte kontseilu baten bidez antolatuko da, zeina ingurumenaren arloko eskumena duen departamentuak sustatuko baitu eta hari atxikita egonen baita. Zehazki, artikulu horren 2. apartatuan ezartzen da inplikatutako jarduera-sektore guztiak ordezkatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuetako kideek osatuko dutela kontseilua, administrazio publikoak, enpresa eta gizarte erakundeak eta lanbide elkargoak barne.
Ekainaren 18ko 76/2025 Foru Dekretuaren bidez, Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseilua sortzen da, klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren arloko parte-hartze sozialerako organoa izateko, bat etorriz Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legean ezarritakoarekin. Gizarte kontseilu horrek Klima Aldaketaren Aholku Batzorde gisa jardunen du, Nafarroako Ingurumen Kontseiluari buruzko martxoaren 22ko 9/2023 Foru Legean ezarritakoaren ondorioetarako.
Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen uztailaren 29ko 224E/2025 Foru Aginduak 4. artikuluan eta hurrengoetan arautzen du parte-hartze sozialerako organo horren osaera, lantalde edo lan batzorde gisa arituko dena, non Administrazioaren ordezkari diren kideak eta zenbait erakunde eta elkarteren ordezkari diren kideak egonen baitira. Ingurumenaren arloko eskumenak dituen zuzendaritza nagusiaren titularra izanen da Kontseiluko burua (6. artikulua), eta energia arloko eskumenak dituen zuzendari nagusia, berriz, Kontseiluko buruordea (5. artikulua).
Erakunde ekologistetako kideei dagokienez, foru aginduak xedatzen duenez, Nafarroan bazkide gehien duten bi erakunde ekologistek ordezkari bana izanen dute Kontseiluan (4.8. artikulua). Horri dagokionez, Foru Komunitatean ezarpen handiena duten lau erakundeei (Greenpeace, Gorosti, SEO Birdlife eta Ekologistak Martxan) bazkide kopuruaren ziurtagiria eskatu zaie.
Ordezko kideak geroago izendatuko dira, izapide gehigarriak egin behar direlako. Ordezko kide horiek kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo justifikatutako beste arrazoiren bat dagoenean arituko dira (5.4 artikulua).
224E/2025 Foru Aginduaren 6.1 artikuluak xedatzen duenez, idazkariak aukeratu diren kide titularren eta ordezkoen berri emanen dio Kontseiluko buruari, haien izendapena egin dezan.
Izapide horiek egin direnez, Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseilua osatuko duten kide titularrak izendatu behar dira.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Honako pertsona hauek izendatzea Klima-aldaketaren eta Energia-trantsizioaren arloko Politikarako Gizarte Kontseiluko kide titular:
a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak:
–Ignacio Mendioroz Casallo, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia.
–José Antonio Marcén Zunzarren, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.
–Fernando Señas Bea, Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Esperanza Aristu Pérez de Larraya, Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendaria.
b) Erakundeen eta elkarteen ordezkariak:
–Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa: Santos Etxegia Oronoz.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Iñigo Abdón Virto Quecedo.
–Nafarroako Unibertsitatea: David Elustondo Valencia.
–Greenpeace: Lorea Flores Compains.
–SEO Birdlife: Susana Cárcamo Bravo.
–Comisiones Obreras sindikatua: José Manuel Romeo Álvarez.
–Eusko Langileen Alkartasuna sindikatua: Ainhara Plazaola Ugarte.
–Unión General de Trabajadores sindikatua: Eva Azanza Bengoechea.
–Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatua: Jaime Iribarren Iriarte.
–Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa: Marta García-Drake García-Barberena eta Eduardo Ryan Murua.
–Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea: Xabier Barón Ordoyo.
–Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasuna: Jesús María Alcalde San Martín.
–"Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartea: Jose Javier Martínez Elizondo.
–Biologoen Elkargo Ofiziala: Itizar Almárcegui Artieda.
–Nafarroako Mendi Ingeniarien Elkargo Ofiziala: Ana Ariz Argaya.
–Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala: Javier Zardoya Illana.
–Aragoi, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofiziala: Miguel Ángel González Moreno.
–Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa: Javier Martínez León.
2. Ebazpen hau interesdunei igortzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2514433