234. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

Deialdia, administrariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Honako honen bidez jakinarazten da 2025eko azaroaren 6ko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki duela Úrsula Ayala Catalán izendatzeko proposamena egitea, deialdian ezarritako hautaproba guztiak egin ondoren puntuazio handiena lortu duen hautagaia delako.

Deialdi horren 9. oinarriaren arabera, proposatutako izangaiak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, aurkeztu beharko ditu oinarri horretan zehaztutako agiriak. Bestela, lanpostua beteko da puntuazioaren hurrenkeran ondotik heldu den izangaiarekin.

Administrariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13koan.

 Alesbesen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2514648