129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1567/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, ogasuneko teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
1608/2025 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1241/2025 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2022-139914OB-I00".
1242/2025 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2022-139914OB-I00".
1266/2025 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako OTRI kontratu hau garatzeko: "2024 901 207".
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun (PEFZa) izateko sei plaza oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
603/2025 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, hots, 2025ean herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzekoa.
377/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Albaitaritzako lizentzia edo gradua dutenentzako graduatu ondoko beka bat emateko deialdia onesten duena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Animalien Osasunaren Atalean aritzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 836085.
1276/2025 EBAZPENA, ekainaren 23koa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Batxilergoko XVI. eztabaida lehiaketarako deialdia onetsi eta dagokion gastua baimentzen duena.
1.7. BESTELAKOAK
58/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena, irakaskuntza eskaintza aldatzeagatik.
60/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita "Fundación Laboral de la Construcción Navarra" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena, irakaskuntzen eskaintza handitzeagatik.
390/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
433E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, proiektu honi buruzko ingurumen inpaktuaren txostena egiten duena: "Tebasen, La Nueva harrobian jarduera handitzea eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen tratamendua gehituz", Canteras de Alaiz SAk sustatua Tebas-Muru Artederretan.
1204/2025 EBAZPENA, 2025eko ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez agintzen baita argitara dadila Nafarroako Unibertsitate Publikoan ohorezko lankideak eta ohorezko irakasleak hartzeari buruzko erregelamenduaren aldaketan ikusitako akatsa zuzentzeko erabakia.
1205/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez erabaki hau argitaratzeko agintzen baita: "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Graduko Ikasketa Ofizialetan onartua izateko Araudia onesten duena".
1203/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, zeinaren bidez erabaki hau argitaratzeko agintzen baita: Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle eta Ikertzaileen Arduraldi Akademikoaren Plana aldatzen duena.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatearen ordezkoa izendatzea
ARANGUREN
Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
ARTAXOA
25-00678 gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa
ARTAZU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
ATETZ
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
AURITZ
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
AIEGI
Izendatzea alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide berri bat
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
AZUELO
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
BEINTZA-LABAIEN
2025eko plantilla organikoa balio gabe uztea eta berriz jendaurrean jartzea
Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan
BERTIZARANA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
BUÑUEL
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
CINTRUÉNIGO
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
ELGORRIAGA
2025ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
ETSAINGO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
IMOTZ
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
METAUTEN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
MURCHANTE
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
MURILLO EL FRUTO
Bake epaile titularraren kargua hutsik
OIZ
Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan
IRUÑA
Iruñeko II. Zabalgunearen hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa (IEE sinplifikatua)
GARES
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
PUIU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
SANTAKARA
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
SUNBILLA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
URROTZ-HIRIA
Osoko Bilkuren maiztasunaren araubidea
ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena