129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Arangurengo Udalak, 2025eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa.

Plantilla organikoko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2025eko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruz Foru Legea).

Mutiloan, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

PLANTILLA ORGANIKOARI GEHITU BEHARREKO LANPOSTUEN ZERRENDA

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANGILE MOTA

SARBIDEA

1.–ADMINISTRAZIO OROKORRA

1.14

Kudeatzailea

BB

IA

Guztira: 1 lanpostu.

BB = behin-behineko langilea.

IA = Izendapen askea.

ARAU OSAGARRIAK, PLANTILLA ORGANIKOA BETEARAZTEKO

3. Izendapen askeko langileen ordainsariak honako hauek izanen dira: kudeatzailearena, 52.805,06 euroko soldata gordina; obra arduradunarena, 45.434,70 euroko soldata gordina; lorezaintzako arduradunarena, 42.855,73 euroko soldata gordina; kirol koordinatzailearena, 38.814,01 euroko soldata gordina; eta udal agenteen buruarena, 43.065,64 euroko soldata gordina. Nafarroako Gobernuak 2025. urterako gainerako langileendako arautzen duenaren araberako igoera aplikatuko zaie ordainsari horiei.

Iragarkiaren kodea: L2508374