2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko II. Zabalgunearen hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa (IEE sinplifikatua)
Izapidetzen ari da Iruñeko II. Zabalguneko Hiri-jarduketarako plan berezia. Plan horren xedea da 2007ko Plan Berezia berrikustea, batez ere Plan Berezia indarrean jarri zenetik igarotako denboragatik eta beharrezkoa delako hausnarketa egitea honako hauei buruz: aldi horretan hiriak izandako eraldaketa, multzo historiko-artistikoaren mugaketa berria, lege-aldaketak eta BEPBren zehaztapenak indarraldiari dagokionez.
Hiri-jarduketarako plan bereziaren eremua da bigarren Zabalguneari dagokiona, eta eransten dira bi lur-zati txiki Nafarroa Behereko etorbidearen mendebaldeko eta ekialdeko muturrean, bertara sartzeko eta irteteko biribilgune osoak, Bakearen Plaza eta Badostaingo errepidearekiko lotunean egin beharreko glorieta barne, eta PO-1 eremua antolamendu-planoan mugatzen da, 12 hektareako azalerarekin.
Ingurumen-ebaluazio estrategikoa administrazio-prozedura instrumentala da, planak eta programak –kasu honetan, hiri-jarduketarako plan berezia– onesteko edo abian jartzeko prozedurari dagokionez. Prozedura horren bidez, planek edo programek ingurumenean izan ditzaketen ondorio esanguratsuak aztertzen dira.
21/2013 Legearen 31.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, egin beharreko izapideak egin ondoren, ingurumen-txosten estrategikoa egin da, eta, horren arabera, hirigintza-tresnari ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua (IEE sinplifikatua) egin behar zaio, eta ondorioztatu da gerta daitezkeen eraginek ingurune fisikoarekin duten interakzioak ingurumen-eragin positibo edo neutroa duela, eta ez dela ondorio negatibo nabarmenik aurreikusten.
Hala xedatzen baitu bere 10.3 artikuluan abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituenak, ingurumen-organoari dagokionez "lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dituzten toki-erakundeek ingurumen-organo gisa jardunen dute, Ingurumen-ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako. (...)."
Horiek horrela, ebatzi dut:
1. Iruñeko Udalak sustatutako Iruñeko II. Zabalgunearen hiri-jarduketarako plan bereziaren ingurumen-txosten estrategikoa egitea, ingurumen-eragin negatibo nabarmenik ez duela iritzita (I. eranskina).
2. Ingurumen-txosten estrategikoan ezarritako nahitaezko determinazioak hirigintza-araudian txertatzeko eskatzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hiri-jarduketarako plan bereziko ingurumen-txosten estrategikoarekin batera egiten denetik hamar egun balioduneko epean eta, halaber, argitaratzea ingurumen-organoaren eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Udalaren Hirigintza Gerentziari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkaria, Jose Martín Abaurrea San Juan.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508590