2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Imozko Udalak, 2025eko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen 2025. urteko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Imotzen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2508300