2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Hasi da prozedura bat, bake epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzeko, eta, bete daitezen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta ondokoak eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 4. eta 5. artikuluak, honen bidez ematen da 15 egun balioduneko epea, udal honetan eskaera egin dezaten baldintzak betetzen dituzten interesdunek, eta aditzera ematen da espediente osoa Idazkaritzan egonen dela, nahi duten guztiek azter dezaten bertan. Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–Jaiotza-ziurtagiria.
–Aurrekari penalen ziurtagiria.
–Osasun ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik, galarazten dionik bake epaile karguaren eginkizunetan aritzea.
–Titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak.
–Zinpeko deklarazioa, adierazten duena ez duela bateraezintasunik.
Santakaran, 2025eko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2508545