129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Atezko Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 6an, 36/2025 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: "Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Paula Ibero Baraibar alkateordearen esku uztea ekainaren 13tik 20ra, biak barne".

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoa udaleko alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

–Ikusirik Mikel Jokin Martin Garijo alkatea kanpoan izanen dela 2025eko ekainaren 13tik 20ra bitartean, biak barne.

–Ikusirik zer eduki duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluak (Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen errege dekretua). Izan ere, aipatu artikuluak aditzera ematen du alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea hark dituen eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikuluak, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formalitateak.

EBAZTEN DU:

Lehendabizikoa.–Paula Ibero Baraibar alkateordeari eskuordetzea Atezko Udaleko Alkatetzaren eskumen guztiak, 2025eko ekainaren 13tik 20ra, biak barne.

Bigarrena.–Paula Ibero Baraibarri jakinaraztea eskudantziak eskuordetu zaizkiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan xedatuarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Atezko Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-4 artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Eritzegoitin (Atetz), 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.

Iragarkiaren kodea: L2508383