129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1608/2025 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2364E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten 74 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; plaza horien artean Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostua dago. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 10eko 2578E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 11n.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko maiatzaren 16an deialdiaren web-fitxan argitara eman zen deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamena.

Hasierako izendapen proposamenaren ondoren, Laura Osés Zárate andreak eta Marta Lucía Mejía Riveira andreak plazari uko egin zioten, eta, beraz, plaza horiek oposizioa gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiekin beteko dira. Hortaz, 2025eko ekainaren 6an, deialdiaren web-fitxan izendapen proposamen berria argitaratu zen, zegokien bi izangaien alde.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Psikiatriako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:

–Txanda irekia:

TAMARIT FRANCES, CLAUDIO

MARTINEZ SANCHEZ, MARIA CONCEPCION

YARNOZ GOÑI, NORA

BASTEGUIETA GARDEAZABAL, MARIA

PEREIRA BOAN, PABLO LEONARDO

FRADE PEDROSA, OLALLA

MIGUELEZ RODRIGUEZ, AITZOL

DE SOUSA FIGUEIREDO, NATALIA

JIMÉNEZ JASO, CARMEN

URRICELQUI LARRAÑAGA, JAVIER

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badu plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ZENTROA

HERRIA

IR.

TAMARIT FRANCES, CLAUDIO

67628

OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA

IRUÑA

IR.

MARTINEZ SANCHEZ, MARIA CONCEPCION

71904

OM: IRUBIDE EGUNEKO II. OSPITALEA

IRUÑA

IR.

YARNOZ GOÑI, NORA

70084

OM: TARTEKO BALIABIDEEN ARLOKO ZERBITZUA

IRUÑA

IR.

BASTEGUIETA GARDEAZABAL, MARIA

72317

OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA

IRUÑA

IR.

PEREIRA BOAN, PABLO LEONARDO

71574

OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA

LIZARRA

IR.

FRADE PEDROSA, OLALLA

71573

OM: OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA)

BURLATA

IR.

MIGUELEZ RODRIGUEZ, AITZOL

69478

OM: OSASUN MENTALEKO TALDEA

IRUÑA

IR.

DE SOUSA FIGUEIREDO, NATALIA

71575

OM: OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA)

BURLATA

IR.

JIMÉNEZ JASO, CARMEN

72320

OM: OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA)

BURLATA

IR.

URRICELQUI LARRAÑAGA, JAVIER

70083

OM: OSASUN MENTALEKO IV. SEKTOREA (TAFALLA)

TAFALLA

Iragarkiaren kodea: F2508469