2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren ekainaren 11ko 2335/25 Ebazpenaren bidez, alkatetzaren eginkizunak eskuordetu zaizkio María Reyes Carmona Blasco hirugarren alkateordeari, 2025eko ekainaren 12tik 15era bitartean, biak barne.
Argitara ematen da, bete dadin xedaturik dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Tuteran, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2508445