129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

58/2025 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Zizur Txikiko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak duen baimena, irakaskuntza eskaintza aldatzeagatik.

Ikusirik Athenea Bussines & Education Group SLk, Zizur Txikiko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuko titularrak, aurkeztutako eskaera, non eskatzen baitu Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko duen baimena aldatzea, hain zuzen, "Bideoa, disc-jockey-a eta soinua" erdi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloko irakaskuntzak bertan behera uzteko. Ziklo horrek bi unitate ditu, bat lehenengo mailan eta bestea bigarrenean, eta baimendutako ikasle kopurua 44 da, 22 unitate bakoitzeko. Irakaskuntza horiek Hezkuntzako zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 398/2022 Ebazpenak baimendu zituen.

Ikusirik Lanbide Zerbitzuaren, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldeko txostenak.

Aintzat hartuta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta berau garatzeko xedapenetan ezarritakoa.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioak ematen dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zizur Txikiko "CTL Formación" Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak (ikastetxe-kodea: 31014751) duen baimena aldatzea, baimenduta dituen irakaskuntzen eskaintza aldatzen delako, eta "Irudia eta Soinua" lanbide arloko "Bideoa, disc-jockey-a eta soinua" Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloko irakaskuntzak bertan behera uztea.

2. Baimenaren aldaketak 2025-2026 ikasturtearen hasieratik izanen ditu ondorioak.

3. Aldatzea Nafarroako Ikastetxeen Erregistroan dauden ikastetxearen datuak, baimendutako irakaskuntzei, osaerari eta gehieneko edukierari dagokienez, eta gainerako datuak zeuden bezala uztea. Hauek izanen dira ikastetxearen datuak:

Baimendutako irakaskuntzak: Lanbide Heziketa, araubide presentzialean, osaera honekin eta baimendutako gehieneko ikaspostu hauekin:

  • 1. "Irudia eta Soinua" lanbide arloko "Ikus-entzunezkoetarako eta Ikuskizunetarako Soinua" goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloa, modalitate presentzialean eta goizeko txandan.
    • Baimendutako gehieneko ikaspostuak: 2 unitate (bat lehen mailan eta bestea bigarren mailan), gehienez 44 ikasposturekin (22 ikaspostu unitate bakoitzeko).
  • 2. "Irudia eta Soinua" lanbide arloko "Ikus-entzunezko Proiektu eta Ikuskizunen Errealizazioa" goi mailako Lanbide Heziketako heziketa zikloa, modalitate presentzialean eta goizeko txandan.
    • Baimendutako gehieneko ikaspostuak: 2 unitate (bat lehen mailan eta bestea bigarren mailan), gehienez 44 ikasposturekin (22 ikaspostu unitate bakoitzeko).

4. Titularrari adieraztea postu egokiak eta nahikoak daudela bermatu behar duela prestakuntza praktikoaren fasea enpresa edo antzeko organismo batean egiteko. Horretarako, 15 egun naturaleko epean, baimen honen jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita, titularrak eskabide bat zuzendu beharko dio Lanbide Heziketako Plangintza eta Integraziorako Zuzendaritzari. Bertan, enpresen zerrenda bat aurkeztuko du, jasotzen duena eskatutako unitateetako ikasleen prestakuntza praktikoa egiteko lanpostuak zer enpresarekin adostu dituen edo zer enpresarekin aurreikusten duen adostea, baita prestakuntza praktikoa egiteko erabiliko den hitzarmenaren eredua ere. Hitzarmen horretan, berariaz adieraziko da ezin dela inolako ordainketa ekonomikorik, kontraprestaziorik edo dohaintzarik izan, ez ikastetxearen ez ikasleen aldetik, curriculumeko prestakuntza praktikoa egiteagatik.

5. Titularrari gogoraraztea baimendutako Lanbide Heziketako irakaskuntzen nondik norakoa Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora egokitu beharko duela, bai eta lege horren ondorioz estatuan nahiz Nafarroako Foru Komunitatean sortutako arauetara ere.

6. Titularrari ohartaraztea ezen, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horrek ezartzen du Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura), baimena kentzeko arrazoi izanen dela martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 55.8 artikuluan ezarritakoa ez betetzea.

7. Gogoratu beharra dago ezen ikastetxearen titularrak baimenaren aldaketa edo administrazio baimen berria eskatu beharko duela, baldin ikastetxearen erregistroko datuak, ebazpen honen 2. atalean jasotakoak, aldatzen badira edo instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezartzen den moduan. Era berean, baimena azkentzen edo baliogabetzen ahalko da aipatu foru dekretuaren IV. tituluan jasotako kasuren bat gertatuz gero.

8. Ebazpen hau ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

9. Ebazpena igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko apirilaren 14an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2507689