2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Bertizaranako Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratu zen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurreko epean ez zen aurrekontuaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsitako aurrekontua kapituluka laburturik argitaratzen da:
SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 159.600 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000 euro.
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 21.200 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 278.600 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 800 euro.
Guztira: 464.200 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileen gastuak: 168.050 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuen gastu arruntak: 98.450 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 173.200 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsioak: 24.500 euro.
Guztira: 464.200 euro.
Aditzera ematen da eta ohartarazten behin betikoz onetsitako aurrekontuaren kontra errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Bertizaranako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikulua betez.
c) Eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita.
Bertizaranan, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2508515