129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko ekainaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik zer xedatzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioaz eta ordainsariez, eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 13. artikuluari.

Aho batez erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:

–Dedikazio partzialik gabeko kideak: 150 euro, Udaleko osoko bilkura bakoitzera benetan bertaratzeagatik.

–Agiri bidez frogatu behar dira karguan aritzean sortzen diren gastuen ondoriozko kalte-ordainak. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,36 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.

Bigarrena.–Adieraztea zenbateko horiei aplikatuko zaiela egoki den atxikipena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeriaren arabera.

Beintza-Labaienen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2508345