1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1567/2025 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, ogasuneko teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 350/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko teknikarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 1364/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1816/2024 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2024ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 10ekoan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 868/2025 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 9koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionario izendatzea, ogasuneko teknikari lanetan aritzeko, honako hauek: Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanpostuetako titularrei erreserbatutako igoera txanda espezifikoko Xabier Esparza Adot jauna, María Cristina Fernández Pou andrea, Carlos Javier Jericó Ochoa jauna, Beatriz Larrión Zabaleta andrea eta Félix Yerro Yerro jauna, eta txanda libreko Carmen María Andueza García andrea eta Leyre García Villoslada Soto andrea.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dutela plazaz, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalean (Karlos III.aren etorbidea 4, 31002 Iruña), izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Bete gabe deklaratzea 6755 eta 9716 zenbakiak dituzten lanpostu hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Foru Ogasuneko erakunde autonomora, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
ESPARZA ADOT, XABIER | IGOERA TXANDA ESPEZIFIKOA | 0001278 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
FERNANDEZ POU, MARIA CRISTINA | IGOERA TXANDA ESPEZIFIKOA | 0001140 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
JERICO OCHOA, CARLOS JAVIER | IGOERA TXANDA ESPEZIFIKOA | 0006925 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
LARRION ZABALETA, BEATRIZ | IGOERA TXANDA ESPEZIFIKOA | 0010770 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
YERRO YERRO, FELIX | IGOERA TXANDA ESPEZIFIKOA | 0005832 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
ANDUEZA GARCIA, CARMEN MARIA | TXANDA IREKIA | 0006923 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
GARCIA VILLOSLADA SOTO, LEYRE | TXANDA IREKIA | 0006811 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2508309