129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko ekainaren 11n, honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta udalerritik kanpo egonen naizela uztailaren 12tik 20ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez (abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan), eskumenak eskuordetzan emateari dagokionez.

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

1.–Bigarren alkateorde Cristina Santamaría Barbarinen esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2025eko uztailaren 12tik 20ra, biak barne.

2.–Udalbatzari honen berri ematea hurrengo osoko bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2025eko ekainaren 11n.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2508448