129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Bertizaranako Udalak, 2025eko otsailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, argitaratu zen.

Jendaurrean egon den epean ez da alegaziorik izan, eta, beraz, 2025. urteko plantilla organikoa behin betiko onartuta geratu da. Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: 1 zenbakia: Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41. Hitzarmeneko osagarria: %3,72. Baldintza espezifikoa: euskaraz jakitea: C1 maila, EGA edo baliokidea. Lanaldia: osoa. Egoera: hutsik.

Lan-kontratuko langile finkoak.

Lanpostuaren izena: 2 zenbakia: zerbitzu anitzetako enplegatua/garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %3,21. Lanaldi partziala: %23,83. Egoera: jardunean.

Lanpostuaren izena: 3 zenbakia: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hitzarmeneko osagarria: %14,99. Lanpostuko osagarria: %21,30. Baldintza espezifikoa: euskarazko B1 maila edo baliokidea idatziz eta B2 maila ahoz. Lanaldia: osoa. Egoera: eszedentzian.

Izenen zerrenda

–Iribarren Recarte, Itziar. Araubide juridikoa: bitartekoa. A maila. Idazkari lanpostua. Zerbitzu aitortuak: 2016-11-21.

–Damboriena Ursuegui, Beatriz. Araubide juridikoa: lan-kontratu finkoa. E maila. Zerbitzu anitzetako enplegatua/garbitzailea. Zerbitzu aitortuak: 1999-02-01.

–Erregerena Gartziarena, Antxon. Araubide juridikoa: lan-kontratu finkoa. D maila. Zerbitzu anitzetako lanpostua. Zerbitzu aitortuak: 2013-01-01.

Bertizaranan, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2508516