2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
Bake epaile titularraren kargua hutsik
Udalak deialdia iragarri du udalerri honetako bake epaile titularraren kargua betetzeko, bat etorriz honako hauetan xedatutakoarekin: Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak.
Horrenbertzez, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udal Idazkaritzan. Eskabide horietan adierazi beharko dute betetzen dituztela gaitasun eta bateragarritasun baldintzak, delako 3/1995 Erregelamenduak eta aplikatzekoak diren gainerako arauek xedatu bezala.
Ezin izanen dira izendatu desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 389. artikuluari eta hurrengoei, salbuespena izanik jarduera profesionaletan aritzea, edo merkataritzakoetan edo irakaskuntzan.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Murillo el Fruton, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2508390