2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren 2025eko ekainaren 9ko 14/2025 Ebazpenaren bidez, Alkatetzari dagozkion eginkizunak Cristina Zudaire Landa alkateordeari eskuordetu zaizkio, aurtengo ekainaren 10etik uztailaren 10era bitartean, biak barne.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua eta harekin bat datozenak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Metautenen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Oihana Beraza Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2508358