129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2025ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2025ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Elgorriagako Udalaren 2025rako plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2025ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak aldatua), abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00 Batasunaren kontu, eta %37,00 mendietako biltzarretan idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: Merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Euskaraz jakitea: C1 (ahoz eta idatziz).

Jarduteko baldintzak: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren mendekoa da. Batasunaren burua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.

Lanpostua: kontu-hartzailea/diruzaina. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %29,14. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra. Gradua: 3 (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den bertze bat.

Jarduteko baldintzak: organikoki, Iturengo, Zubietako, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Administrazio Zerbitzuetarako Batasunaren mendekoa da. Burua: burutza Zubietako alkateak izanen du.

Izenen zerrenda

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio-egoera: jardunean.

Arretxea Gorosterrazu, Naiara. Maila: A. Administrazio-egoera: jardunean.

Elgorriagan, 2025ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Eva Martin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2508361