129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

2025eko plantilla organikoa balio gabe uztea eta berriz jendaurrean jartzea

Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko ekainaren 9an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen baliorik gabe uztea 2025eko urtarrilaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez onetsi zen plantilla organikoa. Haren behin betiko onespena argitara eman zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.

Halaber, hasiera batez onetsi zuen plantilla organiko berria.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Beintza-Labaienen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2508331