2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Aldaketa Udalbatzako kideendako ordainsarietan
Oizko Udalak, 2025eko ekainaren 5ean egin ohiko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik zer xedatzen duen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioaz eta ordainsariez, eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 13. artikuluari.
Aho batez erabakitzen da:
Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsarien araubidea aldatzea, honela:
–Dedikazio partzialik gabeko kideak: 833 euro, Udaleko osoko bilkura bakoitzera benetan joateagatik.
–Agiri bidez frogatu behar dira karguan aritzean sortzen diren gastuen ondoriozko kalte-ordainak. Bidaia bere ibilgailuan egiteagatik, 0,36 euro ordainduko dira kilometro bakoitzeko.
Bigarrena.–Adieraztea zenbateko horiei aplikatuko zaiela egoki den atxikipena, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta, indarra duen legeriaren arabera.
Oizen, 2025eko ekainaren 9an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.
Iragarkiaren kodea: L2508344