2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatearen ordezkoa izendatzea
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onartutako Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 46. artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz, honako hau,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Udal honetako alkatearen ordezko izendatzea Carlos Jiménez Sarasa, uztailaren 9tik abuztuaren 4ra.
Bigarrena.–Alkatetzako ordezkapenek indarrean dagoen araudian ezarritako eskuduntzak eta eginkizunak izango dituzte.
Hirugarrena.–Udalbatzari izendapen horren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran, eta izendatutakoei pertsonalki jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz, izendapen horiek ebazpen honen egunaren biharamunetik aurrera izango duten eraginkortasunari kalterik egin gabe.
Antsoainen, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Marta Diez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2508473