129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Izendatzea alkateordea eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide berri bat

Aiegiko Udaleko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok, 2025eko ekainaren 2an, ebazpen bat eman zuen, ondotik hitzez hitz osorik ageri dena:

"Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki, 46. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBATZI DUT:

1.–Aiegiko bigarren alkateorde izendatzea Cristina Santamaría Barbarin zinegotzia, jarraikiz lehen aipatutako legediari.

2.–Izendapen horiek indarrean jarriko dira gaur bertan, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari. Halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Halaber, Aiegiko Udaleko alkate udalburu Leonardo Camaces Murillok, 2025eko ekainaren 2an, ebazpen bat eman zuen, ondotik hitzez hitz osorik ageri dena:

"Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki, 52. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), eta jarraikiz, orobat, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeari, zehazki, 126. artikuluari.

EBATZI DUT:

1.–Aiegiko Udaleko Gobernu Batzarreko kide izendatzea Cristina Santamaría Barbarin alkateordea.

2.–Izendapen horiek indarrean jarriko dira gaur bertan, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari. Halaber, izendatutakoei banan-banan jakinaraziko zaie.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Aiegin, 2025eko ekainaren 2an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2508426