2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Erriberako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2025eko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia jarrita 2025eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko aldia iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita gelditu da 2025eko aurrekontua, jarraikiz apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hala, hona hemen aurrekontuaren laburpena:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 176.677,40 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 18.273.525,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 4.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 873.144,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 470.190,58 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 57.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 19.854.536,98 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 16.169.187,09 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.461.299,89 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 24.050,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 200.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 19.854.536,98 euro.
Argitara ematen da, jarraituz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2025eko ekainaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Ferrer Molina.
Iragarkiaren kodea: L2508398