2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2024ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araxes Garaiko Mankomunitaterako zaborrak bildu eta tratatzeagatik ezarritako tasa eta eskubideak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta Udaleko iragarki-taulan. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantza behin betiko onetsita dago. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
6. artikulua. Ordenantza honek ezarri eta araututako tasak zatiezinak dira, eta tarifa hauen arabera jasoko dira, BEZa barne dela:
b tarifa.–Tarifa arrunta: etxebizitza partikularrak, urtean behin.
c tarifa.–Tarifa mistoa: etxebizitza, merkataritzako lokala duena.
d tarifa.–Tarifa berezia: lantegiak, tabernak, jatetxeak, etab.
b tarifa.–84,35 euro, urtean.
c tarifa.–136,81 euro, urtean.
d tarifa.–186,57 euro, urtean.
Arribe-Atallun, 2025eko ekainaren 23an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.
Iragarkiaren kodea: L2508998