129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

603/2025 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat ebazten duena, hots, 2025ean herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzekoa.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 11n emandako 105/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, 2025ean herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraikitzeko eta eraberritzeko obrak finantzatzeko xedez; horrekin batera, gasturako baimena ere eman zen (2025eko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 4koa).

2025eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan 547001-52300-7609-312802 partida ageri da, "Oinarrizko osasun laguntzako kontsultategiak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izenekoa, 950.000 euroko kreditua duena.

Aipatutako deialdiaren oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak txostena egin du, eta bertan lehentasun ordena bat ezarri du onartutako eskaeren artean, bat etorriz emandako puntuazioekin eta oinarri arautzaileek ezarritakoarekin. Hona hemen emaitza:

ESKATZAILEA

KONTSULTATEGIA

JARDUKETEN IZENAK

PUNTUAK

HURRENKERA

ZOZKETA

Mendabiako Udala

Mendabia

Kanpoko ateen ordez ate automatikoak jartzea

15

1

Zozketa, 1 eta 2 artean

Fustiñanako Udala

Fustiñana

Segurtasuna hobetzea larrialdietako ateak aldatuz

15

2

Zozketa, 1 eta 2 artean

Berriobeitiko Udala

Berriobeiti

Kontsultategi berria eraikitzea

14

3

Abartzuzako Udala

Abartzuza

Berokuntza sistema aldatzea eta inguratzailea hobetzea

14

4

Funesko Udala

Funes

Arotzeria aldatzea eta fatxadak tratatzea

14

5

Leringo Udala

Lerin

Instalazio elektrikoa erabat aldatzea

13

6

Zozketa, 6 eta 7 artean

Etxauriko Udala

Etxauri

Instalazio elektrikoa, ate lerragarria eta zola aldatzea, irisgarritasuna hobetzeko

13

7

Zozketa, 6 eta 7 artean

Utergako Udala

Uterga

Kontsultategia handitzea, kontsulta berri bat sortuz

12

8

Ziraukiko Udala

Zirauki

Kontsultategi berria eraikitzea

12

9

Mezkirizko Kontzejua

Mezkiritz

Kontsultategiaren eraberritze orokorra, irisgarritasun unibertsala barne

11

10

Zozketa, 10 eta 11 artean

Arbeitzako Kontzejua

Arbeitza

Egungo kontsulta bitan banatzea eta isolamendu akustikoa hobetzea

11

11

Zozketa, 10 eta 11 artean

Eslabako Udala

Eslaba

Teilatua berritzea

11

12

Zozketa, 12 eta 14 artean

Eulateko Udala

Eulate

Kanpoko arotzeria aldatzea

11

13

Zozketa, 12 eta 14 artean

Aberingo Udala

Aberin

Hormen eta zoruaren saneamendua

11

14

Zozketa, 12 eta 14 artean

Deialdiaren oinarrien 7.2.5 puntuan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu ez duten proiektuak

Ablitasko Udala

Ablitas

Kontsultategia handitzea 1. solairuan

7

15

Imarkoaingo Kontzejua

Imarkoain

Kontsultategi berria eraikitzea

6

16

Lapoblaciongo Udala

Lapoblación

Kontsultategi berria eraikitzea

6

17

Bestalde, Beintza-Labaiengo Udalak, 2025eko apirilaren 7an, herriko kontsultategia eraberritzeko eskaera aurkeztu zuen. Kasu honetan, eskaera deialdiaren oinarrien 5.1 atalean ezarritako epetik kanpo aurkeztu da.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak eginiko proposamena ikusirik, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetzaren adostasunez eta aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, bidezkoa da toki entitateei proposamenean adierazten diren dirulaguntzak ematea.

Erabiliz irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoren adierazten diren toki entitateei dirulaguntzak ematea 2025ean herrietako kontsultategiak eta kontsultategi lagungarriak eraberritu edo handitzeko obrak finantzatzeko, guztira 544.229,86 euro, behean azaltzen diren gehieneko zenbatekoetan banaturik:

Mendabiako Udalari (IFZa: P3116500D) gehienez ere 14.520,00 euro ematea, Mendabiako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Fustiñanako Udalari (IFZa: P3110700F) gehienez ere 9.899,05 euro ematea, Fustiñanako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Berriobeitiko Udalari (IFZa: P3190200J) gehienez ere 150.000,00 euro ematea, Berriobeitiko kontsultategia berritik eraikitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Abartzuzako Udalari (IFZa: P3100200I) gehienez ere 68.013,99 euro ematea, Abartzuzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Funesko Udalari (IFZa: P3110600H) gehienez ere 23.518,77 euro ematea, Funesko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Leringo Udalari (IFZa: P3115100D) gehienez ere 18.527,21 euro ematea, Leringo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Etxauriko Udalari (IFZa: P3108400G) gehienez ere 3.066,65 euro ematea, Etxauriko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Utergako Udalari (IFZa: P3124600B) gehienez ere 52.104,00 euro ematea, Utergako kontsultategia handitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Ziraukiko Udalari (IFZa: P3107300J) gehienez ere 92.262,71 euro ematea, Ziraukiko kontsultategia berritik eraikitzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Mezkirizko Kontzejuari (IFZa: P3157800H) gehienez ere 38.025,00 euro ematea, Mezkirizko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Arbeitzako Kontzejuari (IFZa: P3133300H) gehienez ere 34.132,61 euro ematea, Arbeitzako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Eulateko Udalari (IFZa: P3109900E) gehienez ere 4.874,44 euro ematea, Eulateko kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Eslabako Udalari (IFZa: P3109300H) gehienez ere 32.139,43 euro ematea, Eslabako kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

Aberingo Udalari (IFZa: P3100500B) gehienez ere 3.146,00 euro ematea, Aberingo kontsultategia eraberritzeko obra finantzatzeko. Dirulaguntza 2025ean gauzatzen diren jarduketei dagokie.

2. Beintza-Labaiengo Udalaren eskaera ez onartzea, deialdiaren oinarrietan ezarritako epetik kanpo aurkeztu delako.

3. Laguntza ukatzea gainerako toki entitateei, beren proposamenek ez baitute lortu deialdiaren oinarrietan eskaerak onartzeko ezarritako gutxieneko puntuazioa.

4. Gastua 2025erako gastu-aurrekontuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52300-7609-312802 partidari egoztea.

5. Soberako zenbatekoa itzultzea "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta eraberritzeko transferentziak" izeneko 547001-52300-7609-312802 partidara.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara eta Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzara; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalera, eta Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera. Halaber, ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluarekin.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2507715