129. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

25-00678 gora jotzeko errekurtsoa, alegazioak ezesteari eta 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa

David Marcalain Pérezek 25/00678 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Artaxoako Udalak, 2025eko martxoaren 13ko osoko bilkuran hartu erabakiaren kontra. Erabakia alegazioak ezesteari eta 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa da.

Kontuan hartuz ezartzen dena urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, honako hau argitaratzen da eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artaxoan, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2508531