2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Maiatzaren 29ko 9-2025 Ebazpenaren bidez, Artazuko Udaleko Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzen zaizkio udal honetako zinegotzi Juan José Larumbe Nagoreri, 2025eko ekainaren 9tik 16ra bitartean, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Artazun, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.
Iragarkiaren kodea: L2508340