2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2025eko ekainaren 6ko 357. Ebazpenaren bidez, alkatetzaren eginkizunak uzten dira Jose Angel Reta Ibeas bigarren alkateordearen esku, alkatea ordezka dezan 2025eko uztailaren 30etik abuztuaren 15era, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Garesen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2508288