267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3986/2023 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez eteten baita Francisco Javier Maestre Bello jaunaren kontratazioa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari lanetan aritzeko egin behar zena.

2495/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "InteVol ERC-2021, zk.: 101042702".

2496/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "InteVol ERC-2021, zk.: 101042702".

2497/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "InteVol ERC-2021, zk.: 101042702".

2498/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "InteVol ERC-2021, zk.: 101042702".

2499/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Teamit+ ERASMUS-EDU-2022-PI-ALL-INNO-EDU-ENTERP".

2500/2023 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaketa-prozesurako deia egiten da, jarduera zientifiko-teknikoen kontratu bidez honako ikerketa-proiektu hau garatzeko: "Teamit+ ERASMUS-EDU-2022-PI-ALL-INNO-EDU-ENTERP".

2620/2023 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko B mailako kudeaketari izateko lanpostu bat (Lan Arriskuen Prebentziorako goi mailako teknikaria) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 1eko 314/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 293/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 214/2023 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Ebazpen horren bidez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 31ko 156/2023 Ebazpenaren bidez berariazko zerrendak irekitzearen ondorioz sortutako behin betiko zerrendak onetsi ziren.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko berrogeita bost lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko berrogeita hiru lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Foruzaingoko agente izateko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

290/2023 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Etxebizitzako zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 2723/2021 Ebazpenaren bidez baimendutako deialdiaren oinarri arautzaileak. 2723/2021 Ebazpen horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko (PREE 5000 programa).

92E/2023 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, aisialdiko monitore edo zuzendarien ikastaroak, ofizialki onartutako aisialdi eskolek antolatuak eta emanak, egiten dituzten gazteei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio prozeduraren bidez. DDBN identifikazioa: 729529.

117/2023 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, aldatzen duena Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren urriaren 25eko 85/2023 Ebazpena.

1.7. BESTELAKOAK

26/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena larrialdiak kudeatzeko hirugarrenek aire bitartekoekin ematen dituzten zerbitzuetarako, 2023ko azaroaren 30erako deitutako greba orokorra dela-eta.

27/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira departamentu honetako gutxieneko zerbitzuak eta horietan arreta emateko behar diren langileak 2023ko azaroaren 30erako iragarritako greba orokorrerako deialdia dela eta.

229/2023 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, taxien hiriarteko zerbitzuen tarifak, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak, onesten dituena.

206/2023 EBAZPENA, azaroaren 17koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Tuterako udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

208/2023 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda (2023ko urriaren 25ean egin zen proba).

423E/2023 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita aldaketa nabarmena egiteko magnesita fabrikatzeko instalazio batean, desulfurizazioa hezean egiteko instalazioaren proiektua gauzatu ahal izateko. Instalazio hori Esteribarko udal-mugartean dago, eta haren titularra Magnesitas Navarras SA da. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean jasotako baldintzak bete beharko dituzte.

430E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Artaxoako udal mugartean dagoen hondakin ez-arriskutsuak konpostatzeko eta kudeatzeko planta baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa, egiten duen jarduerari datxekion ingurumen erantzukizunari aurre egiteko finantza-bermeari dagokionez. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Desarrollos Medioambientales La Coya da.

431E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Artaxoako udal mugartean dagoen hondakin ez-arriskutsuak konpostatzeko eta kudeatzeko planta baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa, egiten duen jarduerari datxekion ingurumen erantzukizunari aurre egiteko finantza-bermeari dagokionez. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Ecofert Sansoain SL da.

432E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Caparrosoko udal mugartean dagoen eta harri zuntzezko isolatzaileak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Rockwool Peninsular SA da.

433E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Caparrosoko udal-mugartean dagoen eta biodiesela eta produktu oleaginosoak ekoizten dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Tech Natural Oleo SL da.

434E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Artaxoako udal mugartean dagoen hondakin ez-arriskutsuak konpostatzeko eta kudeatzeko planta baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Desarrollos Medioambientales La Coya da.

435E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela barazki kontserbak egiteko instalazio baten aldaketa proiektua, dagoen galdara aldatu eta galdara berri bat jartzeko helburua duena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioa Larragako udal mugartean dago eta haren titularra Conservas Asensio SA da.

436E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Arbizuko udal mugartean dagoen hondakin ez-arriskutsuen zabortegi eta transferentzia zentro baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Sakanako Mankomunitatea da.

977E/2023 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, kaltzio oxidoa eta hidroxidoa fabrikatzeko instalazio baten aldaketa funtsezkoa baimentzen duena. Instalazioa Tebas-Muru Artederretako udal-mugartean dago eta haren titularra Cal Industrial SL da.

978E/2023 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela nahasketa asfaltikoak egin eta zabaltzeko instalazio bat aldatzeko proiektua, pilaketarako eremua handitzeko helburua duena. Instalazioa Altsasuko udal-mugartean dago eta haren titularra Excavaciones y Transportes Orsa SL da.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 20an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntzan, ikerkuntzan, administrazioan eta zerbitzuetan diharduten langileen 2024ko ekitaldiko kostuak baimentzen dituena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 20an hartua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena Iruñeko (Nafarroa) Orkoien kalean, z.g., kokatuta dagoen Datuak Prozesatzeko Zentroa (DPZ) handitzeko eta modernizatzeko proiektua.

JENDAURREKO INFORMAZIOA, ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Granja los Alecos SLUk sustaturik.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZAGRA

Aldaketa, 2022ko lan publikoaren eskaintzan eta merezimendu-lehiaketaren deialdian

BARAÑAIN

Deialdia, oposizio sistemaren bidez, Barañaingo Udaltzaingorako polizia-agente izateko 2 plaza zabalgarri betetzeko. Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda

BUÑUEL

2023rako lan publikoaren eskaintza

KASEDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Deialdia, lantegigile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

TUTERA

Deialdia, udaltzain-agenteen hiru plaza bete daitezen oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

ZIZUR NAGUSIA

23-02081 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen aurka: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako kontratuarekin bete dadin administrazio publikoko / antolaketaren eta giza baliabideen kudeaketako teknikariaren lanpostua

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Pasaleku kaleko 1 zenbakian. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 2 zenbakian. Hasierako onespena

Xehetasun-azterketa, igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Irigai Auzoa karrikako 7 zenbakian. Hasierako onespena

ARDATZ ITZAGAONDOKO KONTZEJUA

Enkantea, herri-lurretako belarren aprobetxamendurako

ARELLANO

2023ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

AURITZ

Herri-lurreko ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Baso-bideen erabilera, finketarako eta herriko karriketarako sarbideak eta autokarabanak aparkatzea arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

BAZTAN

Baztango herrigune historikoak berritzeko hiri-jarduketarako plan berezia. Jendaurrean jartzeko epe berria

BETELU

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, 2023ko lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiteko dirulaguntzena. Laburpena

FONTELLAS

Aldaketa, Udal Planeko araudi partikularreko 71. artikuluan. Hasierako onespena

LESAKA

Aldaketa, 2024ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

IRUNBERRI

Aldaketa, udal planeko intereseko eraikinen katalogoan. Jendaurreko informazioa

Aldaketa, Udal Planeko araudi partikularraren 51.1.2. artikuluan. Behin-behineko onespena

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 793 A lurzatian, etxebizitza kolektibo bat eraikitzeko. Hasierako onespena

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa, Udalaren eraikin, lokal, instalazio, makina eta materialen erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

ERROMANTZATUA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena

TAFALLA

2024ko prezio publikoak. Behin betiko onespena

TUTERA

Deialdia, dirulaguntzak emateko peña, elkarte eta taldeei 2024ko inauterietarako. Laburpena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2024rako aldaketa Etxeetako hondakinak eta gisakoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko eta merkataritzako hondakinak biltzeko zerbitzua emateko eta zerbitzu horren gainerako jarduerak egiteko 2024. urterako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena