267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

435E/2023 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela barazki kontserbak egiteko instalazio baten aldaketa proiektua, dagoen galdara aldatu eta galdara berri bat jartzeko helburua duena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioa Larragako udal mugartean dago eta haren titularra Conservas Asensio SA da.

Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuz emana; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 9.3 taldean.

2023ko irailaren 20an, titularrak jakinarazi du bere instalazioa aldatzeko proiektua, C gasolioko bi galdara berri ezartzeko: 3.000 kg/h-ko bat (2.090 kW), egun dagoena, 6.600 kg/h-koa eta fuel-oliokoa, ordezteko, eta 2000 kg/h-ko beste bat (1.396 kW).

Ikusirik industria-instalazioaren aldaketa proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpena eta egiaztagiriak, zerbitzu honek uste du aldaketa hori aldaketa ez-funtsezkoa dela, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoaren arabera (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen); izan ere, aldaketak ez dakar berekin erregelamendu horren 37. artikuluan ezarritako egoeretako bat ere.

Bestalde, aldaketa ez-funtsezkoa egiteko proiektu horren ondorioz, beharrezkoa da ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Beste alde batetik, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, aldatzeko proiektuak ez du behar ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua, lege horren eranskinetako batean ere agertzen ez delako, eta ulertzen delako proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatu 7. artikulu horretan zehaztutako handitzerik ez ukipenik.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Iriztea aldaketa ez-funtsezkoa dela barazki kontserbak egiteko instalazio baten aldaketa-proiektua, egungo galdara aldatu eta galdara berri bat jartzeko helburua duena, bat etorriz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan xedatutakoarekin (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). Instalazioa Larragako udal mugartean dago eta haren titularra Conservas Asensio SA da.

Bigarrena.–Horrenbestez, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, titularrak aurrera eramaten ahalko du aurreikusitako proiektua, deusetan galarazi gabe dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk tramitatzea.

Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du ebazpen hau ematen denetik, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Laugarrena.–Instalazioaren ingurumen baimen bateratuaren testua aldatzea, ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak sartuz.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aplikatuz Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoa (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Conservas Asensio SAra igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 21ean.–Klima Aldaketaren Ataleko burua, Javier Vera Janín, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren 291E/2019 Ebazpenean xedatutakoari jarraikiz.

ERANSKINA.–INGURUMEN-BAIMEN BATERATUAREN TESTUAREN ALDAKETAK

1. Ingurumen baimen bateratuaren II. eranskinaren 1.1 puntua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

1.1. Isuriak atmosferara.

–Fokuen katalogazioa eta datuak.

FOKUA

FOKUA

CAPCA-2010

FOKUA

FOKUA

FOKUA

FOKUA

ZENBAKIA

IZENA

TALDEA

KODEA

UTM X

UTM Y

GARAIERA

TRATAMENDUA

m

1

Lurrun galdara, 3.000 kg/h-koa

C

03 01 03 03

--

--

>10

Kondentsatuak berreskuratzeko sistema

2

Lurrun galdara, 2.000 kg/h-koa

C

03 01 03 03

--

--

>10

Kondentsatuak berreskuratzeko sistema

–Errekuntza-prozesuak.

FOKUA

ERREFERENTZIA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ERREKUNTZA

ZENBAKIA

O2

PROZESUA

POTENTZIA
TERMIKOA

POTENTZIA
UNITATEAK

ERREGAIA

%

1

3

Bai

2090

kW

GASOLIOA EZ-AUTOMOZIOA

2

3

Bai

1396

kW

GASOLIOA EZ-AUTOMOZIOA

–Isurketaren muga-balioak.

FOKUA

PARAMETROAK

KANPOKO KONTROLA

ZENBAKIA

NOX

LEN

mg/Nm³

Maiztasuna

1

200

3 urtean behin

2

200

3 urtean behin

  • Identifikazioa. Atmosferarako isurketa-foku guztiek behar bezala identifikatuta egon beharko dute, esleitzen zaien zenbakia erakusten duen kartel baten bidez. Zenbaki hori laginak hartzeko gunetik hurbil jarri beharko da eta, ekipamendu igorlea kokatzen den barrutitik ikusten ez bada, neurketa portuan eta barruti horretatik ikusteko moduko toki batean adierazi beharko da.
  • Fokuen katalogazioa. Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoaren arabera sailkatu dira isurketaren fokuak (CAPCA-2010); katalogo hori urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren bidez eguneratu zen.
  • Gehieneko isurketa-balioak. Zerrendatutako fokuek, oro har, bete beharko dituzte abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako gehieneko isurketa balioak; errege dekretu hori errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren gehieneko isurketak mugatzeari buruzkoa da, eta Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen du. Errekuntzaren prozesuetan, gehieneko balioak taulan adierazitako oxigeno bolumenari buruzkoak dira.
  • Erregai gisa gasolioa erabiltzen duten errekuntza-prozesuei dagozkien isurketa-fokuetan ez da gehieneko isurketa-baliorik ezarri behar SOx parametroarentzat (sufre oxidoak); izan ere, isuritako errekuntza-gasetan duten kontzentrazioa erregaian dagoen sufre-edukiaren araberakoa da soilik, eta eduki hori urtarrilaren 31ko 61/2006 Errege Dekretuak mugatzen du (61/2006 Errege Dekretua, urtarrilaren 31koa, petrolioaren gasolina, gasolio, fuel-olio eta gas likidotuen zehaztapenak ezartzen dituena eta bioerregai jakin batzuen erabilera arautzen duena), bai eta ondoren izan dituen aldaketek ere.
  • Erregistroa. Gutxienez ere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako datuak formatu egokian eta euskarri informatikoan eramaten dituen erregistro sistema bat mantendu beharko du instalazioaren titularrak. Erregistro hori jardueraren instalazioan egonen da, une oro eguneratuta eta hura eskatzen duen agintari eskudunaren eskura, 10 urtean gutxienez ere.

–Neurketa puntualak.

  • Laginak hartzeko eta neurtzeko metodologia. 100/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, UNE-EN 15259 arauari jarraituz eginen dira isurketen neurketak eta txosten teknikoak; horretarako, instalazioek arau horren araberako tokiak eta sekzioak izan beharko dituzte neurketak egiteko.
  • Hurrengo taulako UNE-EN arauei jarraituz eginen dira gai kutsagarri guztien laginketa eta analisia. UNE-EN araurik ez bada, ISO arauak, arau nazionalak, nazioarteko arauak edo balioztatuta edo egiaztatuta dauden beste metodo batzuk aplikatuko dira; betiere, kalitate zientifiko bereko datuak eskuratzen direla bermatu behar dute.

PARAMETROA

ARAUA

TITULUA

Emaria

UNE-EN ISO 16911-1:2013

Iturri geldikorretako isurketak. Hodietako airearen abiadura eta emaria zehaztea. 1. zatia: Eskuzko erreferentzia metodoa (ISO 16911-1:2013).

Hezetasuna

UNE-EN 14790

Iturri geldikorretako emisioak. Hodietako ur-lurruna zehaztea.

  • Neurketa plana. Xedea da lagin adierazgarria bermatzea gehieneko isurketa-balioak betetzen ote diren jakiteko informazio zehatza lortzeko. Plantan jarduteko baldintzei eta neurketa guneari buruzko informazioa jaso ondoren, eta neurketaren xedea zehaztuta, neurketa plana prestatu beharko da, non laginketarako estrategia eta neurketen kronograma zehaztuko diren. Plan horretan, neurketaren xederako beharrezkoa den plantaren informazio zehatz guztia jasoko da. Neurketa planean UNE-EN 15259 arauaren 7.2 atalean adierazitako alderdiak zehaztuko dira. Neurketak planifikatzeko fasean, prozesuaren baldintzak hartuko dira kontuan laginketa-denbora definitzeko. "Atmosferarako isurketak neurtzeko txostenaren gutxieneko edukia" IT-ATM-0 jarraibidean zehazten denez, prozesu jarraituen kasuan, neurketa-ariketa bakoitzean gutxienez banakako 30 minutuko hiru neurketa eginen dira, iraupen desberdina zehazten duen sektore-araudirik izan ezean. Neurketa plana kanpoko kontrolaren txosten teknikoan sartuko da. Isurketa aldakorreko prozesuen kasuan, lagin kopurua handitu eginen da neurketaren helburua betetzeko.
  • Saiakuntza Laborategi Baimenduaren (LEN) kanpo-kontrola. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6. artikulua. Gehieneko isurketa-balioen taulan adierazitako maiztasunarekin, titularrak, UNE-EN 17025 arauari dagokionez, Saiakuntza Laborategi Baimendu baten txosten tekniko bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, instalazioak bere ingurumen-baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu-baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duena. Taulan gehieneko balioa berariaz ezarrita duten parametroen isurketa mailetarako bakarrik egin beharko dira neurketak.
  • Ebaluatzeko prozedura. Ebaluazioa egin beharko da Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 387/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 23koa) onetsitako jarraibide tekniko honen arabera: "Atmosferarako isurketen gehieneneko balioak betetzen direla egiaztatzeko irizpideak" IT-ATM-02 jarraibide teknikoa.
  • Konfiantza tarteak. Eguneko isurketen gehieneko balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tarteen balioek ez dituzte gaindituko "Atmosferarako isurketak neurtzeko txostenaren gutxieneko edukia" IT-ATM-02 jarraibidean adierazitako ehunekoak.
  • Errekuntzako gasen neurketak. O2 eta NOx gasak Saiakuntza Laborategi Baimenduaren barne-prozeduren arabera zehazten ahalko dira, baimenaren esparruan sartzen badira, jarduketa egiten den datan.

2. Ingurumen baimen bateratuan, instalazioa abian jarri ondorengo neurketen eranskinean, honako hau gehitzen da:

–Instalazioa abian jarri ondorengo neurketak.

  • Isuriak atmosferara. Saiakuntza Laborategi Baimenduaren (LEN) kanpo-kontrola. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 6.3. artikulua. Instalazioa abian jartzen den egunetik lau hilabeteko epean, gehienez, titularrak UNE-EN 17025 arauari jarraituz saiakuntza laborategi baimendu baten txosten teknikoa aurkeztu beharko du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, instalazioak bere ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Neurtu beharko dira, bakar-bakarrik, ingurumen baimen integratuan gehieneko balioa berariaz ezarrita daukaten parametroen isurketa mailak.

Iragarkiaren kodea: F2316535