267. ALDIZKARIA - 2023ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa, Udal Planeko araudi partikularreko 71. artikuluan. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2021eko azaroaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea aldaketa puntuala Fontellasko Udal Planean, 71. artikulua aldatzeari dagokionez. Lurzatien baldintzak, eraikinaren kokapena eta bolumena, b) puntua, Carlos Sánchez Diestrok egindako proposamenaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan ere argitaratzea. (Argitaratzeko gastu horiek espedientearen sustatzaileak ordainduko ditu).

Fontellasen, 2023ko azaroaren 16an.–Alkate udalburua, Érika Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2316429