2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa, udal planeko intereseko eraikinen katalogoan. Jendaurreko informazioa
Irunberriko Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, udal planeko intereseko eraikinen katalogoan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irunberrin, 2023ko abenduaren 18an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L2317777