2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2024rako aldaketa Etxeetako hondakinak eta gisakoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo desegiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitateak, 2023ko abenduaren 14an egindako batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskalaren aldaketa 2024ko ekitaldirako. Aldaketa egingo da Mankomunitateko ordenantza fiskalean, etxeetako hondakinak eta gisakoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko arautzen duena.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lakuntzan, 2023ko abenduaren 18an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2317795